Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mutil hura alferreko izakia bazen, ni hori baino okerragoko zerbait nintzela: tipo kaltegarri eta gaiztoa. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 148. orr.
Oso ideia galgarriak hedatzen ari nintzela eta kaltegarria nintzela nire ikaskideentzako. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 180. orr.
Piztia kaltegarriak desagertaraziko ditut, eta ez da gerrarik izango.Leku hauetan kirats eta lurrun kaltegarriak sortzen dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 670. orr.
Inguruko basoetako sute kaltegarriak direla eta. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 91. orr.
Elikagai kaltegarri eta mesedegarriez. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 81. orr.
Alderdi onuragarri eta kaltegarriak izango ditu, nolanahi ere, fenomeno horrek. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 105. orr.
Belar-ur kaltegarriz sorgindutako gizakiak. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 65. orr.
Gaizkiulertu kaltegarriak ez daitezen sor. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 226. orr.
Bestalde, kanpoko oreketan ere eragin kaltegarria zuen aurrekontu-politikak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.
Sustraitik atera hain fruitu kaltegarriak ematen dituen landarea. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 212. orr.
Aurkitzen dira, berebat, hilgarriak diren urak ere, lurreko zuku kaltegarriak zeharkatzeagatik beren baitan indar pozoitsu hori jasotzen dutenak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3830. orr.
Ardura handiz uxatzen zuen melankoliaren gaitz guztiz kaltegarria. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 359. orr.
Juduen kanporatzeak (1492) izan zituen ondorio ezin kaltegarriagoak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.
Beharrezkoa ez den oro kaltegarria da. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 122. orr.
Ez bezate besterentzat eskandalu-bide eta norbere arimarentzat kaltegarri izango den lanbiderik har. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 137. orr.
Gehiegikeria hura kaltegarri zaiela. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 66. orr.
Hau ere guztiz kaltegarri zitzaion begietako gaitzarentzat. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 590. orr.
Neurri haiek kaltegarriak ziren eta are galgarriak ere interes pribatuentzat, baina behar-beharrezkoak egoera larri hartan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 95. orr.
Urtebetez lanik egin gabe egotea kaltegarria izan zen niretzat. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 63. orr.
Posible al da emakumeen arteko maitasuna munduko leku batean ona eta osasungarria izatea, eta beste leku batean, berriz, txarra eta kaltegarria? Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 74. orr.
Bere gaitzentzat olioa oso kaltegarria baitzen. Berria - Euskal Herria 2006-04-30
Alferrikoak direla, eta ondorioz kaltegarriak, gizonaren berezko sentimenduen kontrako lege guztiak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 62. orr.
Izan ere, nazio batentzat kaltegarriagoak dira doilorkeriazko delituak kemenezkoak baino. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 102. orr.
Ezjakintasun itsua sasijakinduria bezain kaltegarria ez bada ere [...]. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 112. orr.
Bi ikuspegi arrunt kontrajarri badirela gure kasuan eta, biak berdin kaltegarriak baitzaizkit, nahi nituzke bi hitzez argitu. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 141. orr.
Eskarmentuak erakutsi digu ondorioak arras kaltegarriak zaizkigula. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 86. orr.
Latino Amerikako zordun handien barne-merkatuen murriztea kaltegarria gertatzen zitzaien estatubatuar esportazioei. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 154. orr.
Azidoak kaltegarri gertatzen ziren beste kontu batzuengatik: [...]. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 212. orr.
Borroka armatuaren eta kale borrokaren aurka nago ni, guztiz, etikoki suntsigarri eta politikoki kaltegarri iruditzen zaizkit eta. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 105. orr.
Kaskamotzei hori, gehienak bizarginak eta xaboigileak baitziren, negoziorako kaltegarria iruditu zitzaien. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 173. orr.
Ugaritasun horri kaltegarri iritzirik, Frantziako Batzar Nazionalak neurriak batzea erabaki zuen, garai guztiek, lurralde guztiek eta gizaki guztiek mundua neurtzeko modu bera izan zezaten. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 161. orr.
Egoera hura ezin kaltegarriagoa suertatu zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 255. orr.
Diotenez, pipa erretzea osasunaren kaltegarri da. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 55. orr.
Osasunaren kaltegarri diren gauzak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 477. orr.
Lurmendu zuenean bakoitza bere erara eta nahierara zabaldu ziren, lurraldearen kaltegarri. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 183. orr.
Bits itsusia leundu eta garbiturik ere, jarraituko du ozpin eta gorputzaren kaltegarri. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 137. orr.
arras kaltegarri (3); gauza kaltegarri (3); guztiz kaltegarri (3); kaltegarri gerta (3); kaltegarri gertatzen (3); kaltegarri izan (23); kaltegarri izanen (4); kaltegarri izango (5); ondorio kaltegarri (10); osasunarentzat kaltegarri (3); osasunerako kaltegarri (3); oso kaltegarri (5)
eragin kaltegarria (17); gizakion osasunarentzat kaltegarria (3); gizartearentzat kaltegarria (3); gorputzarentzat kaltegarria (4); guztiz kaltegarria (5); kaltegarria iritzi (3); kaltegarria izan (56); kaltegarria izanen (7); kaltegarria izango (17); kaltegarria izanik (3); onuragarria edo kaltegarria (3); osasunarentzat kaltegarria (7); osasunerako kaltegarria (5); oso kaltegarria (43)
eragin kaltegarriak (11); guztiz kaltegarriak (3); ingurumenarentzat kaltegarriak (3); kaltegarriak izan (25); kaltegarriak izango (8); ondorio kaltegarriak (44); osasunarentzat kaltegarriak (8); osasunerako kaltegarriak (10); oso kaltegarriak (9)
kaltegarritzat hartzen (3); kaltegarritzat jo (6); kaltegarritzat jotzen (3)