Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urea kaltegabea da, kantitate txikitan behintzat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 212. orr.
Lehenengoz lehorreratu zirenean, ordu arte ezagutzen ez zuten arraza bateko itsas animaliatxo kaltegabeen itxura zuten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 174. orr.
Halako munstroa irudikatu nuen joandako hilabeteetan, non harriturik geratu bainintzen zein kaltegabea, zein normala ematen zuen ikusita. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 292. orr.
Hasierako bere zorakeriak kaltegabeak izan ziren guztiz. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Uste izatekoa zen Ahnenerberen jarduna ez zela lan kaltegabe horietara mugatuko. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 104. orr.
Kultur elementu itxuraz hutsal eta kaltegabeenari. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 258. orr.
Zure adin bertsuko gazte kaltegabea nintzen. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 181. orr.
Lasai-lasai irensten dugu, kaltegabea delakoan, propaganda. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 169. orr.
Gizena, harroa, eta kaltegabea iduri zuen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 84. orr.
Kaltegabeko jolasa zirudien, eta umeek ere dibertigarri irizten zioten amamak etengabe erabiltzen zuen Lou Pan iparrorratzari. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 131. orr.
Beldurgarrizko sarraski bat egin zuen bere adiskide kalte gabekoen artean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 87. orr.