Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gramoko 0,24 kaloria da airearen bero espezifikoa: balio apal samarra. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 133. orr.
Minutu bakoitzeko bi kaloria jasoko eta bereganatuko lituzke zentimetro koadroko txapatxoak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 151. orr.
Minutuko kaloria eta erdi inguru: 1.5 edo 1.7. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 152. orr.
Kaloria edo, hobeto esanda, kilokaloria (mila kaloria) erabiltzen da elikagaiak edo erregaiak duen energia kantitatea adierazteko unitatetzat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 205. orr.
kaloria askoko elikadura. Berria - Euskal Herria 2004-02-29
Gorputzari ematen dizkiogunak baino askoz kaloria gutxiago erretzen ditugu. Berria - Euskal Herria 2004-08-24
Gizentasuna gure gizarteko arazo larria da eta kaloria gutxiago kontsumitu behar dugu. Berria - Euskal Herria 2004-08-25
Guztiei kaloria gutxiko dieta jarri zieten; batzuei gantz askokoa, eta besteei hidrato karbonoetan oinarritua. Berria - Gaiak 2006-03-02
Ximurrak esku artean zeukan freskagarri kaloriaz hustua tentazio eskasa zen niretzat. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.
Munduko Elikagaien Programak finantzazio eskasa duela-eta hartu du neurria eta mila kaloriako anoak baino ez ditu banatuko. Berria - Mundua 2006-04-29
Fitxa batzuk bete ditut eguneroko kaloria kopurua neurrian hartzeko. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 233. orr.
Egunean premiazkoa genuen kaloria kopurua sabeleratuko genuen ahamen bakarraz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 105. orr.
Gosetearen aurkako borroka ez da soilik kantitate eta kaloria arazo bat. Berria - Harian 2005-01-28
· Gutxi gorabehera 250 ml ur eta 350 kcal bero (350 janari-kaloria) galtzen ditu pertsona nagusi batek egunero arnasan botatako airean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 132. orr.
kaloria gutxiago (3)