Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Kontrola hadi...!" errepika hori etengabe zetorkidan gogora baina inondik ere ez nintekeen kalma, rugby partidu bortitzenen hastapenean bezala, zainak arrunt altxatuak bainituen... Ez bazara kalmatzen, auto honen gidatzen ari den faxistak bide bazterrean utziko zaitu. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 13. orr.
Kalma hadi, hitzordua finkatuko diagu Etxarri jaunarekin. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 210. orr.
Alta, bezperan bezala, zigarro batek kalmatuko ninduen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 48. orr.
Aitamei eta niri begiratuz, Colette entseiatu zen amaren kalmatzera. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 54. orr.
Gertakari dorpeak, duela zonbeit urte jasan bazituzten, Rwandan, iduri du bazterrak kalmatzen edo goxatzen ari direla. Herria 2003-03-17
Aski urrundu ondoan eta bazterrak kalmatuak zirela segurtatu ondoan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 61. orr.