Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kalkulu (orobat kalkulo g.er. eta karkula g.er.) 1 iz kalkulatzea; kopuru ezezagun bat lortzeko egiten diren eragiketa matematikoen multzoa.

Zenbakiei buruzko kalkulua kalkulu aljebraikora hedatzea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 83. orr.

Kalkulu matematikoak eta metodo geometrikoak erabiliz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 790. orr.

Garuna baino hobea da konputagailu elektronikoa kalkulu aritmetiko bizkorrak egiteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 236. orr.

Kalkulu astronomiko ororen doitasuna sinu-taularen zehaztasunean datza.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 253. orr.

Kalkulu astrologikoek adierazitako data baino egun batzuk geroago.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 189. orr.

Harrezkero, kalkulu hutsezko zientziatzat tratatuko zuten geometria.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 350. orr.

Probabilitateen kalkulua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 384. orr.

Jiuzhang Suanshuren txinatar tratatu handia [...], gure aroa baino mende bete lehenago idatzia eta erro kuboen kalkulua azaltzen zuena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 192. orr.

Nehora abiatu aitzin, karkulak egin behar ditugu.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 54. orr.

Haren kalkuluak guztiz zuzenak ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 344. orr.

%0,5eko errorea gure aroa baino 2.000 urte lehenago egindako kalkulu batean!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 192. orr.

Astrolaboarekin eginak ditut kalkuloak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 95. orr.

Gaur egun ze adin zukeen egin nuen kalkulua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 40. orr.

Kalkulu eta esperimentu asko eta asko egin ondoren.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 140. orr.

Irteerako gailu bat, kalkuluen emaitzak agertzen dituena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 224. orr.

Eta buruz egin duzu kalkulua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 131. orr.

Karkula frango ontsa eginik apailatu behar…  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 140. orr.

2 irud/hed

Arreta guztia joko horretan jartzera ohitu zen, buru ernez eta kalkulu hotzez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 113. orr.

Norberaren interes zuhurraren kalkulu hotzak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 394. orr.

Kalkulu erratua egin zuten nirekin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 215. orr.

Armategia ez egoteak kalkulu politikoa aldatzen du; daukazun erantzuna aldatzen du.  Berria - Mundua   2004-02-04

Ez noski zuhurtziagatik, edo kalkulu baten arabera, baizik eta haien nahitaezko hustasunagatik; hitz hutsek, buruko mina emateaz gain, enbarazu besterik egiten ez dutelako, eta jendea uxatu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 122. orr.

Kalkuloak huts egin dio.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 99. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kalkulu-makina guztiz txikiak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 83. orr.

Pitagorasek ezarri zituen bikoititasunari dagozkion kalkulu-arauak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 120. orr.

Azken datua kalkulu-erregelan suzko zifraz idatzirik begitandu zitzaidan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 111. orr.

INEMek gaur egun darabilen kalkulu sistemaren arabera.  Berria - Ekonomia   2006-01-04

Kalkulu zentroetan ikasitakoa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-21

Kalkulu-okerrez beteriko paper pila handiz estalia zegoen nire mahaia.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 79. orr.

Kalkulu-akatsak argudiatu zituen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 289. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Matrize kalkulua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 88. orr.

Konbinazio-kalkuluan bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 99. orr.

Zalantza dago, ostera, lekuko horien denbora-kalkuluek ez ote duten huts egiten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 193. orr.

Irabazi-kostu kalkulua eginik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 178. orr.

Zehaztasun matematikoaren ordez probabilitate-kalkulua sartu behar da aritmetika politikoan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 37. orr.

Barne-kalkulu politiko hotzak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 207. orr.

5 matematikaren adarra, tarterik gabe aldatzen diren kopuruekin eragiketak egitea ahalbidetzen duena.

Kalkulu infinitesimala (kalkulu diferentziala, kalkulu integrala).     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 87. orr.

Eudoxo Knidekoa, exauzioaren metodoa -kalkulu integralaren aurrekoa- sortu zuena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 80. orr.

Kalkulu diferentzialaren eta kalkulu integralaren aitzindaria izan zen, Leibniz eta Newton baino urte batzuk lehenago.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 344. orr.

Kalkulu diferentzialean, Euler-en metodoa, ekuazio diferentzialei dagokiona.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 393. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus