Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kalkulatu, kalkula, kalkulatzen (orobat karkulatu g.er.) 1 da/du ad kopuru ezezagun bat lortzeko eragiketa matematikoak egin.

Kalkulatzeko makina miragarri bat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 356. orr.

Kopuru markatu haiek batuketa-makinan kalkulatu nahi nituen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 25. orr.

Orbitaren parametroak zehatz-mehatz kalkulatu ondoren.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 91. orr.

Lehenengo n zenbaki osoen batura kalkulatzea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 84. orr.

-Norabideak kalkulatuta ditut, kapitain jauna...  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 34. orr.

Zer pena enetzat! ez duzu karkulatzen ahal zenbatekoa!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 22. orr.

Taula baten begiratuz, hiruko erregela medio, eguneko intsolazioa zenbatekoa den kalkulatu.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 73. orr.

Ekonomialariak gai dira merkataritza-zikloen uhin-luzerak kalkulatzeko Ekonomialariak gai dira merkataritza-zikloen uhin-luzerak kalkulatzeko..  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 459. orr.

Itzalaren luzera kalkulatu zutenean, jakin zuten piramidearen garaiera!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 45. orr.

Axelek sestanteaz kalkulatuko du, eguzkiaren deklinazioa kalkulatzen den bezala, hogei metroko altura dutela urgainean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 231. orr.

Nostromoak kalkulatuko du 11 kilometro izanen direla mapan lerro zuzena eginez gero, baina izotz zolako arrakalak direla eta 29 kilometroko itzulingurua egin beharko dela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 323. orr.

Neurria nola kalkulatuko den zehatz jakiteko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4550. orr.

Tresna bera elkarren oso bestelako ekintzak egiteko gauza zen: kurba baten luzera kalkulatu, irudi baten azalera zehaztu, solido baten bolumena kalkulatu, irudi baten grabitate-zentroa kokatu, [...].     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 367. orr.

2 irud/hed

Don Pedrok hogeita hamabost urte inguru kalkulatu zizkion kapitainari.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 253. orr.

Kalkulatu du hala ere berandu iritsiko dela, hamar edo hamabost minutu berandu bederen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 142. orr.

-Beraz, zazpi bat ordu kalkulatu behar dugu lehenengo lerroetarako.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 128. orr.

Eskuan hartu eta pisua kalkulatu zion.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 118. orr.

Ongi kalkulaturiko arrisku baten gainean hitz egiten denean bezala.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 120. orr.

Arropak garbitzearena ondo kalkulatu behar izaten dugu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 206. orr.

Ondo kalkulatutako anbiguotasunak sorpresarako atea zabaltzen du.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 228. orr.

Badirudi Silverio Lanzak berak mistifikazioen lanbroan bildu nahi izan zituela bere bizitza eta obra, ezkutaturik bizitzeko trikimailuak kalkulatu zituela eta misterioaren amaraunean preso geratu zela betiko.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 173. orr.

Pentsakor geratu zen, kalkulatzen bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 103. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Erlijio bitxi bateko apezemearen keinu lehor eta kalkulatuak erabili zituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 172. orr.

Jubilatuen paradisua, ordenua eta antolamendu kalkulatua gogoko dutenen zerua.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 57. orr.

Begirada azeria eta kalkulatua zuen, eta Harryk ez zuen atsegin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 165. orr.

Ikusi gabe iragan bi asteetan, ilea moztu eta harrotasun kalkulatu baten ariora atondua zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 53. orr.

Tenisean egiten zuten, kolpe zehatz eta kalkulatuez.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 134. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus