Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kalkulaezin 1 izond ezin kalkulatuzkoa.
Espazioaren zabaltasun kalkulaezinari so egin, munduen kopuru eta izari harrigarriari. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 18. orr.
Baina ondorioak, hain zuzen gizarte moderno irekian, zeharo kalkulaezinak dira askotan. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 27. orr.
2 kalkulaezinezko (orobat kalkula ezinezko) izlag kalkulaezina.
Garoñako zentral nuklearrari hamar urte gehiagoko bizia emateak «kalkulaezinezko hondamendia» sortuko luke. Berria - Euskal Herria 2006-02-22
"Kalkula ezinezko kalte" horiek ez ziren horrenbesterako, zorionez. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 312. orr.