Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zirkinik egiteko kalipurik gabe, harriturik begiratzen zieten ohoinei. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 52. orr.
Bazuen argi eta garbi mintzatzeko kalipua. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 138. orr.
Baionan ez zuen higitzeko kalipurik ere. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 60. orr.
Halere aski kalipu ukan nuen errateko: [...]. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 186. orr.
Jendeen artean izateak ematen zion indar eta kalipu... Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 32. orr.
Horrek kalipu guztia kentzen zidan. ez dudala zalantza txikienik ere egiten zuen ausardiari, kalipuari, adoreari, kemenari eta bizkortasunari dagokienez. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 19. orr.
"Gure errealitatean, esan nahiko duzu!", egin nion kontra nik, kalipuz. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 150. orr.
Dutxatu zen eta fereka soil eztiaz zakila gogortu zitzaion: gizatasunak anbiguitatez oparitzen zion haragi puska esku biez torratu zuen, goitik beheiti, barrabiletan metatzen ari zitzaion kalipua bulkatuz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 66. orr.