Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere jatorriko probintziako gobernadorea, astronomian, astrologian eta arau-liburuen interpretazio atsedenik gabean jantzia, xakelaria, poeta eta kaligrafo ospetsua. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 77. orr.
[Kalkulua eta zenbaketa] asmatu zirenean sortu zen kaligrafoen eta kalkulatzaileen lanbidea, gramatikaren hastapena bailitzan. Baina euskaldunak sekulan ez du sumatu, goxatu, letren esentzia majikorik, eta saiheste popular horretaz landara garatu da komentuen eta burokraten grafolatria, euskal kaligrafoak eta pendolistak nagusi direla. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 80. orr.
Bidezkoa zen Tsíui PÍn-en kaligrafo-ospea. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 78. orr.
Gutun luzeak idazten zizkidan bere estilo dotore eta irri-emangarrian, zotz zorroztuak erabiliz asmatu zuen kaligrafo-kaligrafia harekin. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 31. orr.