Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nik kalibreak saltzen nizkion tailer mekanikari batean egiten zuen lan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 24. orr.
Kalibre politeko morteroak. Koldo Izagirre «Vladimir», 2003 - 16. orr.
Bederatzi milimetroko kalibrea, erabat altzairuzkoa, ehun eta hogei milimetroko luzera kanoian, hamasei kartutxo ilara biko kargadorean. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 127. orr.
Bi pistola atzeman zizkieten, bederatzi milimetro Parabellum kalibrekoak biak. Berria - Euskal Herria 2004-07-25
75eko kalibreko fusilarekin egiten nuen arma-erakustea. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 44. orr.
Eskultorea Smith & Wesson Stainless Steel M67 bat da, 38 kalibrekoa. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 12. orr.
Jada ez zuen inork halako kalibrerik erabiltzen, eta, ondorioz, pistola zahar batekin egina behar zuen krimenak. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 117. orr.
Balaren kalibrea Pizzik eskuan zuen errebolberraren berbera zela. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 335. orr.
· Zulo biribil bat zuen xafla zati bat ekarri zuen: arauzko kalibre doi hartara errenditu behar genituen zilindroak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 195. orr.
PPk «kalibre handiko tresnak» erabiliz emandako pultsuari «Zapaterok eutsi nahi diola» erakutsi du. Berria - Euskal Herria 2006-02-09
kalibre handiko (3)