Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kalexkak estuak ziren, bi asto saskidun ozta-ozta gurutzatzeko modukoak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 215. orr.
Berehala ezkerretara egin eta kalexka estu batetik sartu zen. «Kuskue tanden», 2004 - 123. orr.
Auzo zaharra [...] plazan elkartzen diren bi kalexka estu, bihurgunetsu eta aldapatsuk osatzen dute ia osorik. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 21. orr.
Kalexka mehar piko batean neskaz beteriko taberna bat aurkitu zuen. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 22. orr.
Kalexka ilun eta estuenak aukeratzen zituen, eta, haietan barrena ausarki zihoala, beraren oin-hotsen inguruan biltzen zen isiltasunak ikaratu egiten zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 104. orr.
Etxarteko kalexka beltz batetik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 81. orr.
Alboko kalexka batean gelditu nintzen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 196. orr.
Zeharkako kalexka batetik jo zuten gora. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 75. orr.
Hiriko kale eta kaleska urrun haietan barrena zalapartaka zihoan zalgurdi bat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 258. orr.
Parte Zaharrean, Urgulleko bidea hasten den kalexka batean. «Kuskue tanden», 2004 - 149. orr.
Rue des Drômes hori kalexka labur eta estu bat da, baina jende asko bizi dena. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 135. orr.
Ordurako, minotauroak erabat nahasia zuen labirintoko haria kalexka sare inestrikableetan barrena. «Kuskue tanden», 2004 - 105. orr.
kalexka estu (4)