Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Postetxekoa amaitu zuenean berriro kaleratu zen. -A ze emakume puska! -ilehoria kaleratu bezain laster hurbildu zitzaidan tabernako nagusia-. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 240. orr.
Ordaindu eta kaleratu egin nintzen, zainetako sua itzaliko zidanaren bila. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 26. orr.
Berriz doluminak eman eta kaleratu nintzenean arnasa sakon hartu nuen, zereginik txarrena bete nuelako. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 108. orr.
Hurrengo egunean goizean goiz kaleratu zen egunkaria erostera. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 79. orr.
Berriz kaleratu ziren, eta Santespirita auzorantz bideratu zituzten urratsak. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 260. orr.
Asper-asper eginik zegoen Maiza kaleratzen ikusi zuenean. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 130. orr.
Ordu bi eta erdietan, puntu-puntuan, hasi ziren langileak kaleratzen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 227. orr.
· Kondena beteta kaleratzen den presoaren sentipena. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 74. orr.
Unairi ezarri nahi dioten kondena luzapena, kaleratzeko puntuan direnei egiten dizkieten espediente berrikusketak... Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 153. orr.
Horregatik kaleratu gara puntu honetan adostasun osoa dugun hainbat herritar: ETAk [...] egin dezakeen ekarpenik onena su-etena aldarrikatzea dela ikusten dugu. Herria 2003-10-02
1999ko urtarrilean europar diru bakarra, euroa, kaleratu zenean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 172. orr.
1999ko udazkenean kaleratu zen liburu hura. Harrezkero, beste edizio berri batzuk ere kaleratu dira, bakoitza bere sarrera interesgarri eta guzti. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 111. orr.
Urte hartan kaleratu baitzen Danborradaren Martxaren musika. Askoren artean «Rataplan» - 18. orr.
Urte berean kaleratu zen bere azken lana. Berria - Kultura 2006-01-17
Igandean kaleraturiko liburuaren pasarterik esanguratsuenak. Berria - Mundua 2004-07-06
1977ko abenduan kaleratu zuten euskal preso politikoetan azkena. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 118. orr.
1992an gaixotasun larri eta sendaezin bat izateagatik kaleratu zuten Azkarate. herria¬
Lau urte eman nituen nik aittitterekin presondegi desberdinetan, kaleratu zuten arte. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 252. orr.
Ostolaza espetxetik kaleratzen izandako arrakastagatik. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 147. orr.
Egitura horietan aterbetzen dituzten jendeak goizeko zazpietan kaleratzen dituzte usaian. Berria - Harian 2005-01-25
· Kaleratu berri diren lau presori ongietorriak egingo dizkiete asteburuan. Berria - Euskal Herria 2006-01-14
Tarteka panfletoren bat kaleratzen zuten espetxetik. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 90. orr.
Periodiko bat egunero-egunero kaleratu beharra ez da txantxetako kontua. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 158. orr.
1835ean Voyage en Navarre pendant L´insurrection des basques kaleratu zuen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 318. orr.
'Detrás de los espejos rotos' diskoa kaleratu du Bilboko musika taldeak. Berria - Kultura 2006-05-04
Dantok, bestalde, 1981ean argitaratutako The Transfiguration of the Commonplace liburuan 1960ko hamarkadan berak eginiko ekarpenik interesgarrienak kaleratu zituen berriro. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 242. orr.
Horrela erantzun zion atzo Gobernuak The Times egunkariak kaleraturiko informazio bati. Berria - Mundua 2004-08-06
Nazio Batuen Erakundeak kaleratu berri duen txostenaren arabera. Berria - Gaiak 2004-04-06
Aurten, berriz, hirugarren atala kaleratu du. Berria - Kultura 2004-11-19
Enpresak hamar langile kaleratu zituen eta horietako hiruzpalau gure partidukoak. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 188. orr.
Lanetik kaleratzen badituzte, beharginek auzitegietara joko dute. Berria - Ekonomia 2004-02-10
Enpresa ongi badoa, aurrezteko asmo hutsarekin ezin da inor kaleratu. Berria - Ekonomia 2004-10-17
FCCk atzera langile bat hartu du, 24 ordu lehenago hura kaleratu ondoren. Berria - Ekonomia 2004-12-31
Hainbat kazetari kaleratu egingo zituztela jakinarazteko. Berria - Mundua 2006-02-11
Familia bat joana zen Henneren txabolan bizitzera, baina berak denak kaleratu zituen gau hotz baten erdian. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 37. orr.
Kaleratu egin nau. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 153. orr.
Eskoziarrak eta erregezaleak zanpatu zituen, Parlamentuan txepelkerietan ibilitakoak kaleratu eta puritano gartsuez osatu zuen Parlamentu berria. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 170. orr.
Greba komiteko zenbaitek, tartean enpresak kaleratutako batzuek, elkartasun kutxan bildutako diru haietatik hartu zutela. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 192. orr.
Meatzari kaleratu haien egoera, esan bezala, oso txarra zen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 84. orr.
Greba batzordeak hamar kaleratuak elizan egongo zirela erabaki zuen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 190. orr.
55 eguneko soldata jasoko dute Expaleko kaleratuek. Berria - Ekonomia 2004-05-19
Bost kaleratuen egoera ere gaitzetsi zuten. Berria - Ekonomia 2004-01-29
Kaleratuei elkartasuna adierazteko. Berria - Ekonomia 2004-01-10
adierazpena kaleratu (5); agiri bat kaleratu (14); agiria kaleratu (25); alea kaleratu (5); argitaletxeak kaleratu (14); argitaletxearekin kaleratu (4); argitaletxearen eskutik kaleratu (9); autoa kaleratu (8); berri bat kaleratu (4); berria kaleratu (14); bi disko kaleratu (4); bigarren diskoa kaleratu (10); bilduma kaleratu (8); biografia kaleratu (7); dekretua kaleratu (4); disketxeak kaleratu (9); disketxearekin kaleratu (8); disko bat kaleratu (4); disko berria kaleratu (6); disko kaleratu (25); diskoa kaleratu (82); diskorik kaleratu (6); dvda kaleratu (5); ebazpena kaleratu (10); egunkariak atzo kaleratu (5); egunkariak kaleratu (8); enpresak kaleratu (8); entrenatzailea kaleratu (5); epaia kaleratu (6); erakundeak kaleratu (8); gida kaleratu (5); hainbat liburu kaleratu (4); hiru disko kaleratu (4); itzulpena kaleratu (4); kaleratu du liburua (4); kaleratu dute erredakzioa (4); kaleratu zuen ebazpena (4); komunikatu bat kaleratu (4); komunikatua kaleratu (5); lana kaleratu (17); lanak kaleratu (8); langile bat kaleratu (4); langile kaleratu (20); lehen diskoa kaleratu (10); lehenengo diskoa kaleratu (7); liburu bat kaleratu (5); liburu kaleratu (12); liburua kaleratu (47); liburuak kaleratu (4); liburuxka kaleratu (5); manifestua kaleratu (9); ohar bat kaleratu (11); oharra kaleratu (20); prentsa oharra kaleratu (9); presoak kaleratu (5); proposamena kaleratu (5); susa argitaletxeak kaleratu (4); txostena kaleratu (22); zenbakia kaleratu (5)
berria kaleratuko (8); disko bat kaleratuko (5); disko berria kaleratuko (6); diskoa kaleratuko (21); langile kaleratuko (16); langileak kaleratuko (6); liburua kaleratuko (7)
auzitegi nagusiak kaleratutako (5); batzordeak kaleratutako (4); egunkariak kaleratutako (9); epaileak kaleratutako (7); etak kaleratutako (6); eustatek kaleratutako (4); kaleratutako agiri (9); kaleratutako agiria (4); kaleratutako agiriak (6); kaleratutako agirian (12); kaleratutako artikulu (5); kaleratutako auto (4); kaleratutako autoa (6); kaleratutako autoak (11); kaleratutako autoan (14); kaleratutako datuen (8); kaleratutako datuen arabera (7); kaleratutako elkarrizketan (4); kaleratutako epaia (4); kaleratutako epaiak (5); kaleratutako inkesta (5); kaleratutako komunikatuak (4); kaleratutako langile (5); kaleratutako langileak (4); kaleratutako oharrean (6); kaleratutako prentsa ohar (5); kaleratutako prentsa oharrak (4); kaleratutako txosten (8); kaleratutako txostenak (8); kaleratutako txostenaren (8); kaleratutako txostenaren arabera (6); kaleratutako txostenean (4); nagusiak kaleratutako (8)