Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Laugarren egunean, kalentura ia 40 gradukoa izango du eta beldurtu egingo zara. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 267. orr.
41eko kalentura markatzen duen termometroari. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 122. orr.
Kalentura zuela ematen zuen. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 121. orr.
Muin ematen zion bekokian kalentura ote zuen jakiteko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 287. orr.
Ume gaixoak kalentura ote daukan jakin nahi dugunean. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 149. orr.
Hurrengo egunean kalenturarekin esnatu zen. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 29. orr.
· Ba, hori da disko honek hasi eta bukatu arte igortzen duen sentsazioa; gospel, funk eta soul doinuez osatutako zartako amaigabea, azeleratua, kalenturan blai egina. Berria - Kultura 2006-02-09
Ez zen ageri han ez ospelik, ez erredura edo garatxorik, ez negal, baba, kalentura, pustula, zimur, kailu, orbain edo granorik. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 165. orr.