Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neure etxetik 500 metrora baldin badut ere, bertako osaba-izebekin harreman jator eta atsegina izan arren, nik ez dut inoiz baserrirako joerarik izan, beti izan naiz kale-ume eta kalezale, neure akorduan. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 16. orr.
Berriz ere barre egingo digute kalekume eskutxurioi. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 74. orr.
Kalekume hutsa nintzen, horratik: zakur handi bat zen zalditzat hartu nuena. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 197. orr.
Kalekumeek ez baitzekarten ezer onik baserrietako mutilentzat. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 86. orr.
-Basatiegia duk kalekume batentzat -esan nuen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 165. orr.
Bost axola ezer eramateko balio ez badu ere: eder irizten diogu, nola kalekumeak idi-pareari. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 93. orr.
Kalekume tituludunen batek, funtzionario espainol euskaltzaleren batek. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 99. orr.
Kalera estresatzera datozen urbano desfasatuak bihurtu dira gure baserritar gazteak, eta kaleumeak, aldiz, hilean behin desestresatzera mendira, naturara edo eskalatzera doazen pastillero bukolikoak. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 56. orr.
Gaur egungo gazte kalekumeari gertuagokoak zaizkio elefante, krokodilo eta hipopotamoak, oiloak baino. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 122. orr.
Beste maitagarri kalekume batzuen laguntzarekin, Wendy lotan zegoela kontinentera eramaten ur gaineko hosto handi batean. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 114. orr.