Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Linternaren argiarekin, kaleidoskopioaren antzeko zerbait osatu zen beste aldean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 51. orr.
Kaleidoskopio batean bezala zati koloredunak ikusten nituelako. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 51. orr.
Kaleidoskopio batean bezala multiplikatzen nituela berez adiera bakarrekoak ziren eszenak, interpretazioak, hitzak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 46. orr.
Kaleidoskopio erakargarria osatzen dute ehunka artelanek. Berria - Kultura 2006-05-05
Liluratuta geratuko zara bere aurpegiaren kaleidoskopioaren aurrean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 431. orr.
Erriberatik Pirinioetara, 150 kilometrotan, irudi, pertsona, jarrera, hizkuntza kaleidoskopioa dagoela. Berria - Euskal Herria 2004-08-01