Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kalatxoriak dabiltza hara eta hona zeru grisean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 154. orr.
Kalatxoriak sarritan pausatzen ziren Goienkale eta Barrenkaleko teilatuen ertzean. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 53. orr.
Euria ari du, kalatxoriak bueltaka dabiltza kaiaren inguruan. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 69. orr.
Beren hegada pausatu eta ero samarraz zeru-sabaian lorratz ikusezinak intsinuatzen dituzten kalatxorien txilioak. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 21. orr.
Kalatxoriak jiraka eta karraka ari izanen dira islaren gainean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 185. orr.
Itsasadarra beti egongo da hor [...] denon bizitzak zelan pasatzen diren ikusten, kalatxoriei kontatzen guk aditu ezin dugun urezko hizkuntzaz. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 157. orr.