Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kalapitatsu izond kalapitaz betea.
Ondoko zerragian, hurrengo abenduan galkatuko edo engisatuko ziren antzara kalapitatsuak. Zementuzko hiri-oihanera garamatza, oihan bizi-bizi, koloretsu eta kalapitatsura. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.
Denbora horretan bi eskola-sartze bizi izan ditu, biak kalapitatsuak. Berria - Euskal Herria 2004-09-17
Ikusleak ugaritu ahala, elkarren arteko babesean ausarturik, kalesara hurbiltzen hasi ziren gero eta adoretsu eta kalapitatsuago. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 33. orr.