Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kalapitari izond kalapita-piztailea.
Haren akordua, ordea, garbia da, izen organikoa da, harrabotsua, kalapitaria, tematia. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 142. orr.
Aldekoak eta aurkakoak ere, lakonikoki, aharratzen ziren Herriko Plazetan, erreboteak odolez ttakatzeraino, mahaietan patxaran botilen hutsak baizik ez zituelarik kalapitariak bereizten, eta mozkorrak hondarrak baketzen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 12. orr.