Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ea zer ote ziren garrasia eta kalapita haiek. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 117. orr.
Haien bozak, irriak eta, noizbehinka, kalapitak ere, karrikatik adi zitezkeen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 193. orr.
Zergatik egon behar du betiere hainbeste iskanbila eta kalapita? Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 101. orr.
1998-2005 artean lau miliun beltz hil badira Congo aldeko gerla eta kalapitetan. Herria 2005-03-17
Kalapita bizia piztu zuen Ulap eta Dagaten artean. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 143. orr.
Kalapita berak piztua zuen aurkarien berotzeko Manilako frontoiak berriz irekitzeak kalapita izugarria sortu du Filipinetako gizartean. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 105. orr.
Sekulako kalapita sortu zen, inork ez baitzekien noren ahotik sortua zen ahots ozen hura. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 266. orr.
Kalapitak izan ziren gure artean. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 95. orr.
-Bazakiat lehengoan kalapita izan huela Ximurrarekin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 140. orr.
Auzoko tabernan kalapita sutsuak izaten zituzten politikaren gainean, tabernan egiten baitziren urte nahasi haietako eztabaida politikoak. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 52. orr.
Emakumeen eta haurren bortxaketen ugaritzeak kalapitak gaiztoagotu zituen kapitainen eta elizgizonen artean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 218. orr.
Bestaren ondotik bazen maiz senar emazteen artean kalapita frango, baina beti akomeatzen ziren. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 42. orr.
Kalapita gogorrak. Herria 2003-03-20
Gezur eta kalapiten artetik, egiak eta ongiak egin dezatela ere bide. Herria 2004-03-11
Ez zen kalapita gose eta gainera, gizona nora ote zihoan jakin minez zegoen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 196. orr.
· Tupustean gizonen halako ahots-kalapita bat inguratu zitzaion bazter guztietatik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 256. orr.
Bidaian zehar Sophie-rekin kalapitan ari izan delako. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 93. orr.
Erreformazale suharra izanik ere, maiz aritzen zen kalapitan hiriko ministroekin. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 183. orr.
Kattalinek ez du Gérard-ekin kalapitan denbora galtzeko gogorik. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 181. orr.
Antzarak oilategitik kalapitan aditzen ziren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 21. orr.
Ez ziren haiek fraideekin-eta kalapitan hasteko garaiak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 149. orr.
Nundik ukanen dute merexi luketen arrakasta, beren artean alde bat mokoka eta kalapitan higatuz. Herria 2002-12-19
· Erregearen baimena berme, Urruñako lurren herena egina baitzen Ziburuko, eremu horren mugen gainetik hasi ziren kalapita gorrian. Herria 2003-03-20
kalapita gorrian (4); kalapita handia (3); kalapita izan (4); kalapita sortu (4); sekulako kalapita (4)
kalapitan ari (4); kalapitaren erdian (3)