Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Banekien gizon segail kalamastra hori nonbait ikusi nuela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 325. orr.
Solairu bakarreko eraikin kalamastra bakarti batera jarraitu diogu. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 55. orr.
Antzerki taldekide batzuk baserri kalamastra batean jarri ziren bizitzen. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 227. orr.
Itxarongela kalamastran argi gorri bat besterik ez zegoen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 539. orr.
Bainuetxe kalamastra bat zirudien erorkin zahar hark. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 213. orr.
Arrantzontzi txiki zahar kalamastraren alboan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 394. orr.
Malfoyk begiratu lotsagabea egin zion Lupin maisuari, begiak jantzietako adabakietara eta maleta kalamastrara zuzenduz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 75. orr.