Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kalakatu, kalaka(tu), kalakatzen 1 da ad kalakan aritu.
Kristina kosmosarekin bat egin beharraz kalakatzen zitzaidan, urtebete lehenago burgesia azpiratzeaz bezain sutsu. Ene exilio-bideak ahitu artean, anitzetan kalaka eta balakatu ginen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.
2 du ad
Erabateko lasaitasuna, erreka berritsuak ez balu kalakatuko, murmurikatuko, gogaitaraziko, berak bakarrik, atso zaharren bilkura batek hainbat. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 108. orr.
Beste garagardo pare bat hartu zituen aitak arratsalde hartako konbatearen iruzkina bakarka kalakatzen zuen bitartean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 25. orr.