Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Metrailadore bat hasi da kalakan, tiro-totelka, eta beherantz makurtu dut burua tupustean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 127. orr.
Mandoen aztarrikak eta karrozaren kirrinkak eta kalakak munduko soinurik ederrenak iruditzen zitzaizkidan. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 162. orr.
Oren erdi guziz, zaintzaleek beren itzulia egiten dute kartierreko zelda guzietan, begi xilokatik begiratuz, klixka! klixka! klixka! eta itzulia bururatua denean, dena isilik dagonean, azma! azma!, kalaka berritz haste... Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 97. orr.
Lan-jantzi urdin zarpaila jantzita, aho zabalik geratu nintzen harriek eragiten zuten kalaka metalikoari adi. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 113. orr.
Sukaldeko arasetan ibili da, katilu eta zartaginek eragindako kalakak salatzen duenez. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 47. orr.
Hasierako berri-mina eta murmurioa kalaka bilakatu zen, jendeak erreparorik gabe eta ozen egiten baitzituen ekarpenak, galderak eta kabalak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 17. orr.
Amore eman nion, haren kalaka ez aditze aldera. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 266. orr.
Neure Martini-Drya edaten ari nintzen, bozgorailuak, hisiatuki, berriro bere kalakari ekin zionean: Your attention please! Lagunen arteko kalaka baino, nahiago du maitasun isila eta artistaren bakardadea. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 15. orr.
Ingelesaren kalaka aspergarria ez entzutearren. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 69. orr.
Hitzontzikeriarako joera, kalaka zentzugabea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 240. orr.
Etxekoandreak zeremonia handiz eta kalaka etengabez eraman ditu hiru gizonezkoak jantokiraino. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 199. orr.
Bush ateratzen bazen irabazle, esan zuen, ahaztea geneukan "kontserbadore errukitsuen" gaineko kalaka inozo hori guztia. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 285. orr.
Komunikabideen kalaka beti-berdina. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 81. orr.
Ahantz zaitez agure aho-handi honen kalakaz. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 172. orr.
Ez zitzaizkien kalaka-gaiak agortzen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 138. orr.
Ez naiz atez ate kalaka ari den iragarlea. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 179. orr.
Harekin aritu zela italianoz, hura jauregirat iritsi bezain fite, kalaka eta kalaka. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 237. orr.
Kakaraka, oiloak kalaka. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 24. orr.
Horrekin egonen gira oren batez kalakan, eta ikusiko dugu nor dugun gizon hau. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 7. orr.
Badakit Daniel-ek ere biziki maite duela kalakan aritzea. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 20. orr.
Gure hondakin-bilatzailea, hura bai ari zela beti kalakan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 56. orr.
Gaztaroan, beste neskekin kalakan pasatzen zuela denbora, mutilen soari so. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 69. orr.
Neska nekusan, bere mahaira jarria, norbaitekin telefonoz kalakan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 218. orr.
Arrats guziz, bost, hamar minutuz kalakan, elgarren berri, eguneko gertakariak komentatzen. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 99. orr.
Lagunekin kalakan, garagardo batzuen inguruan. · Kanpoan jendea jarririk dago kalaka ezti batean. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 74. orr.
kalakan ari (19); kalakan ari ziren (3); kalakan ariko (6); kalakan aritu (3); kalakan hasten (3); marijane minaberrirekin kalakan (3); oren batez kalakan (3)