Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ardiak aurrean, idi gurdia kalabazez beterik atzean. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 99. orr.
Baziren kalabaza horiak, kalabaza beltzak, kalabaza txuriak. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 100. orr.
Kalabaza errearen usain gozoa. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 154. orr.
Kalabazazko tartaren azken mokaduak urrezko erretiluetatik desagertu zirenean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 80. orr.
Kalabaza ustel bat ostikoka birrintzea bezala izan zuan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 179. orr.
Kalabaza kolorekoa zuen ilea. Kalabaza txikiz egindako txilibitua jotzen ari da zumezko otar baten aurrean. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 39. orr.
Mari Errautsen kalabaza karroza bihurtzea ez zitzaidan begitantzen harrigarriagoa umore oneko zegoenean gure aitak egiten zituen karta-jolasak baino. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 39. orr.
Kalabaza-ortuan dago lotuta. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 265. orr.
Harry ziztu bizian irten bere zuhaitzaren atzetik, kalabaza-saileko hesiaren gainetik salto egin eta Buckbeakengana hurbildu zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 323. orr.
Berriro makurtu zen aitzurrarekin, piper eta kalabaza-aihen artean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 193. orr.
Kalabaza pure bat. azak, lautan puskatuak, eta tomateak eta kalabaza xerrak, izar gorriak eta urrezko ilargi erdiak irudikatzen zituztenak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 240. orr.
Goseak amorratzen -esan zion Harryk, kalabaza-enpanadari hozkada handi bat eginez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 94. orr.
-Halabehar hutsa -esan zion Hermionek [...] kalabaza-zukua edalontzira ateraz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 93. orr.
Besoak bete-bete eginda ekarri zituzten gurin-garagardo botilaz, kalabaza-freskagarriz eta Honeydukeseko gozoki-poltsez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 216. orr.
Nik gaur kalabaza mordoa baino ez dut batu. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 77. orr.
-Zergatik eman dizkit kalabazak Irenek? Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 58. orr.
Zuri beintzat ixilean emango zizkizun kalabazak. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 91. orr.
kalabaza pusketa (4); kalabaza zuku (3)