Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kakotu egin zitzaion bizkarra. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 101. orr.
Eguzkilorea zuen barometro fidelen eta zuzenena: lorearen printza horixka haiek kizkurtzen eta kakotzen, lorea ixten bezala abiatu bazen, ziurtzat joko zuen laster emango ziola euritik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.
Zenbat adar ote dugu hala hautsia, gehiegi kakotuz! Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 218. orr.
Oglethorpek bekainak kakotu eta baietz egin zuen buruaz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 460. orr.
Bekain bat kakotu eta burua inarrosi zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 54. orr.
Bizkarra pixka bat kakotua, harengan ohikoa behar zuen ezinegon urdurizko dardara batek astindua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 36. orr.
Ahoa irekia eta atzamarrak porlanezko barandan gakotuak. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 124. orr.
Sudur gakotua zuen eta begi marroiak, gizonezko bekainen azpian. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 113. orr.
Gizon txikitxo bat zen, ilea horail-urdindua zuena, sudurra kakotua, bibotea zuria eta betaurrekoak urrezkoak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 131. orr.
Aldaka zabaleko emakume mardula zen; begi handi beltzak eta oso bekain kakotuak zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 416. orr.
Haga horrek ardatzak tinko elkartu behar zituen, zisne lepoen gaineko berlinan barra kakotu batek egiten duen bezala. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 142. orr.
Sable kakotua, jataganaren antzekoa, harri biziz jositako galtzarbe-uhal liluragarri batetik zintzilik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 270. orr.
Moko kakotuko arranoa irudikatuz, berehala. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 205. orr.
Ondoren, paretari gainetik teila kakotuak finkatuko zaizkio zutik, hasi behetik eta goraino. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3350. orr.
Kid kapitainaren ondoan naute kakotuko. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 149. orr.
Alemanak telefonoa kakotu zuelarik, Del Vallek ez zion galderarik egin. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 85. orr.
Birao bat ozenki erran eta aparatua gakotu nuen, gaztigurik utzi gabe. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 209. orr.
Beraz, aparatua gakotu eta “Zentrora” joan behar genuela aditzera eman nionean, bildots baten gisara jarraiki zitzaidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 192. orr.
bekainak kakotu (4).