Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kakorratzarekin egindako kolore bereko xalean bildurik eskuak. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 221. orr.
Gakorratzez jositako lepoko parpailadunak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.
Kakorratzen antzeko tresna batekin, gasa bildu bat paratu zidan azalaren eta haragiaren artean, "jarioari eusteko", azaldu zidanez. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 180. orr.
Joste-lan bikainak egiten zituen gakorratzaz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 32. orr.
Karandasek artean ere bere aihotz-makila zeraman, eta Jehan Petitek zorro bat zeukan bere gakorratzekikoa, gerrikotik zintzilik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 111. orr.
· Sabeth, bere ilea orrazten ari, gakorratz bat bere hortz gazteen artean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 287. orr.
Gako-orratz bat zeukan hortz artean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 181. orr.
Aspaldi hasi eta bertan behera utzitako gakorratz-xingola etorri zaio gogora, eta ariketa ona iritzi dio, hura bukatzea erabaki du, eta gortina bat egitea, komuneko leihorako. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 53. orr.
Buresch andrea kakorratz-lanean ari zen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 30. orr.
Kakorratz-lanean murgildu zen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 31. orr.
Mahaitxo biribil bat, kakorratz lanez estalia. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.
kakorratz lanean (4)