Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gurpil azpira saltatzeko kaka gainera saltatu behar nuen, eta ez nuen kakazturik hil nahi, ez jauna. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 85. orr.
Zuri-zuri egina aurkitu genuen Iñaki, galtzak kakaztuta. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 103. orr.
Kaio bat zetorren problemaren gain-gainean erregalotxoa uztera... eta, plasta!, zirin gizen zuriak orri guztia zuen kakazten. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 42. orr.
Bera eta gu, horrela, zuloan, denak preso eta denak kakaztuta. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 52. orr.
Non santuek, zuriz, kritikariari / lokatzez dioten kakazten gorputza. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 176. orr.
Jan berri duena bota egin du, eta kakaztu ditu bere jantziak. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 36. orr.
Arkatzez egin arren, sekulako sesioa izan zuen aitarekin, beraren Marx eta Engelsen Lan Guztien edizioaren ale hura modu horretan kakazteagatik. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 31. orr.
Zoruan harri xehe batzuk, harraskan eta kubiertoen gainean hauts lodi bat eta eskaiola zatiak, dena kakaztuta zegoen... Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 146. orr.
Baina betikoa: barruan bi egun egin, eta aire!, kalera, bazterrak drogaz kakaztera. Margaret Thatcher arras kakazturik utzi eta gero. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 51. orr.
Besteren izen ona kakazteko. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 149. orr.
Argentinako armadaren ohorea kakaztu dute koldar horiek. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 241. orr.
Aralar «gezurrekin eta joko zikinarekin bazterrak nahasten eta egoera kakazten» ari dela erran du. Berria - Euskal Herria 2004-08-14
Oraino ez haiz ohartu leporaino kakazturik hagoela hilketa kasu batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 276. orr.
Horretan dabiltza ba kraut -aleman- horien submarinoak, bauxita garraioan dabiltzan barkuei tiro egiten, ea ba besteen gerra-ahalegina kakazten duten. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 160. orr.
Gizonek beldurra dute [...] kakaztuak daude goitik behera, beldurrez airean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 73. orr.
Nahikoa edana ematen du, erabat kakazturik ez badago. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 9. orr.
Barnean, mahai-aulkiek, argazki koloregalduek [...] komun kanpo nahiz barne kakaztuek. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.
Gu ere, besteak bezalaxe, ezpataren zibilizazio kakaztutik gatoz. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 68. orr.
Harri kakaztuaren antzeko da alferra, ematen duen nazkarengatik baztertu egiten dute denek. Elizen arteko biblia Si 22,1
· Bonbilla euliek kakaztuak, zurezko altzari herrenak, hautsak eta lokatzak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 117. orr.