Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kakatoki iz kaka egiteko tokia.
Hura axolatzen zen jan-edanen banatzeaz eta kakatokien erabileraz, erien eta kolpatuen zainketaz eta teilaturik ez zutenen patua arintzeaz. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 217. orr.
Horrez landa, aldamioak itsasi zizkieten murruei eta horien azpian bastizak zutitu ziren, gaztelua, gotorleku ez ezik, bizitoki ere izan zedin: soldadu eta sehiendako bizitegiak, sukaldea, bihitegia, zamaritegia, kakatokia, oilategia, uharka... Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.