Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pauso-hotsek ikaratuta, oiloak aztoratu eta kakaraka hasi dira oilategiko kotan. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 18. orr.
Ordurako, bele kuxkuxeroak zerurantz joanak ziren, kakaraka, behin beren gaiztakeria odolzalea burututa. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 10. orr.
Nola oiloak, arrautza errunez gero, kakaraka eta zalapartaka aldarrikatu behar izaiten duen bere balentria lau haizeetarat, hala sentitu nintzela ni ere, munduari nor nintzen edo nor izan nintekeen erakusteko gogo ezin biziagoarekin. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 386. orr.
-Ez al da ona? -esan zuen kakaraka Frances-ek, bera eta Hildebrand autoan sartzen ari ziren bitartean, hantxe baitzen Ellen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 379. orr.
Bat-batean hegaldatze zarata entzun eta oilo bat agertzen duk, etsita, kakaraka, oilarra atzetik korrika datorkiola, harrapatzeko zorian... Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 83. orr.
-Beldar itsu bat, ziba bat, txakurkume iletsu bat, kotoizko makila! -esaten zuen emakumeak, kiribilduz eta kakaraka eginez, Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 31. orr.