Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kakara iz karaka.
Oiloaren kakara gogorarazten zuen barre batez. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 49. orr.
Tarteka, dardara bat igarotzen zen oihal mugikor haren gainetik; gero, gorputzak pilatzen ziren, kakara nahasi bat baizik ez zen entzuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 383. orr.
Angelica, ekarri Mrs. Herfen gau-jantzia -oihu egin zuen Mrs. Soubrinek ahots karrankariz, oiloaren kakara bezain ahots latzez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 530. orr.
Natxo bezalako gizon guapo eta ahulek kakara asko eta arrautza gutxi. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 14. orr.
Kakara egin zuen Peevesek. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 145. orr.