Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kafea, kakaoa, azukrea, patata, tomatea, artoa, arroza, fruitu tropikalak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.
Kakaoaren industria hedatu zenean. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 38. orr.
Kakaoa, XIX. mendeko belaontzi haiek amerikar lurretatik ekartzen zutena. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 122. orr.
Kakaoaren eta kafearen merkatuko ustelkeria. Berria - Kultura 2004-11-14
Kakaozko produktuak ekoizten dituen Natrak. Berria - Ekonomia 2004-07-29
Kakaoa mikatza da berez. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 37. orr.
Uretan nahastutako kakaoa. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 37. orr.
Ba, aukeran daukazu: esnea kakaoarekin edo kakaoa esnearekin. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 116. orr.
Egongelara joaten zen tea, kafea, kakaoa eta esne jetzi berria edatera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 366. orr.
Kakao-ale hutsez egindako hautsa oso mikatza da. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 37. orr.
Italiarrek ospetsua egin dute kafearekin eta kakao hauts pittin batekin prestatutako edabea... J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 188. orr.
Kakao zuntza hartzeak odoleko kolesterol maila jaisten laguntzen du. Berria - Gaiak 2004-09-15
Kafea sutan erre eta kakao-sailak masiboki (arbolak, milioika) suntsitzea. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 19. orr.
Hauen familiek kakao eta kafe landak bazauzkaten, garai hartan bizipide nasaia. Herria 2003-02-13
Kakao-soroak landatu ziren [Afrikan]. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 38. orr.
Bere makillaje-kutxatik, brillantinak eta kakao-gurinak isuritako usaina hedatu zen gelan zehar. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 292. orr.
Kakao esportazioak atzo etenda zeuden. Berria - Mundua 2004-11-09
Galletak kakao-esnetan beratzen utzita. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 23. orr.
Haietarik bat kakao-saltzaile bat zen, aski aberatsa. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 589. orr.
Hamaikak joak ziren ia, Café Royalen kakao bat edo te errusiar bat hartzeko ordua. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 178. orr.
Ameriketatik mundura zabaldutako landareetako bat da kakaoa. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 37. orr.
Kakaoaren industria hedatu zenean, kakao-landarea Afrikako hainbat lekutara eraman eta kakao-soroak landatu ziren. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 38. orr.