Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kakanarru (orobat kakanarro) iz pertsonez mintzatuz, itxura ezdeusekoa.
Ematen du, ikusita, egundoko gizontzarra; baina, larruzko kapa eranzten duenean, gixon kakanarru bat ageri da. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 18. orr.
Orduan bai, orduan emaztearen begi potolo biziak ikusten zituen kakanarru haren aurpegiaren erdi-erdian. «Bizia lo», 2003 - 20. orr.
Txanpi ezizeneko kakanarru alu bat. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 23. orr.
Elosegi txolina, kakanarro ostia. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 154. orr.