Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kairatu, kaira(tu), kairatzen da/du ad kaira joan; kaira eraman.
Tomas aspaldi desagertua zen bere errumaniar larru-zuriarekin, eta nik hiru ordu laurden behar izan nituen, oinez, Josurenean kairatzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 293. orr.
Zabortegira bidean atoian eraman zuten Ondarroan takota zela esango zioketen bezalaxe, edo auskalo, bramune, edo nork daki, beharbada baita arraingaiztu ere, ondo ikusi gabe ezin seguru esan baina, zer zen desitxuratuta kairatu zutena. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 185. orr.