Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orain denon ardura da txoria kaiolatzea. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 119. orr.
Nolabait gizarteak barrokoaren eskematan kaiolatu duen Don Kijote ekarri nahi izan dugu gogora. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 5. orr.
Bere bizidun izatean kaiolaturik, uko egin dio izadiaren legeetara makurtzeari. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 141. orr.
Azkenean kaiolatuko zuten gizon mehea, ez zituzten han izango beti haren begitarte triskatua, haren preso begiak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 404. orr.
Baroi presoak kaiolaturik zeuden ziegara. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 278. orr.
Kaiolatutako abere amorratu baten moduan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 234. orr.
Ezein legek, ezein erlijiok, ezein gizonek ezin baitu kaiolatu ama baten maitasuna. Berria - Kultura 2004-09-24
Txori kaiolatuak eta katu fereka zaleak. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 39. orr.
Txori kaiolatuaren kantua geure barne-sentimenduen isla baizik ez da. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 114. orr.
Piztia kaiolatuek bezala. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 405. orr.
Tigre kaiolatuaren antzera. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 86. orr.