Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kaio 1 iz itsasbazterreko hegazti igeri-oinduna, taldeetan bizi dena, handia, luma-zuria, bizkarra eta hegoak hauskarak dituena (Larus argentatus etab.). ik antxeta.

Kaio mutur-luze, kaio handi, kaio oihulariak atzetik zituela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 230. orr.

Baina ez zen kaio bakan batzuen karranka eta haizearen firfira beste deus entzuten.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 116. orr.

Kaioak itsasontziari segika.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 104. orr.

Ibarraren gainean hiru kaio hauskara paratu dira orekan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 115. orr.

Izotzen gainean txoriak ugari ikusiko dituzue, kaioak eta petrelak, zeuen gainean jirabiraka sarritan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 280. orr.

Aidean hiruzpalau kaio biraka.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 133. orr.

Itsas azpitik irten eta hegan joan zen Ulisesen ondora, kaio baten antzera.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 24. orr.

Kaioen berezko harrapari senari gaueko argitasunak asko laguntzen dio.  Berria - Gaiak   2006-02-19

Labar gaineko kaio eta kuliskei.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 33. orr.

Kaio urduriak saltoka ari ziren hondakinetan eta harea gainean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 47. orr.

Kaioen kurrixka etengabeak entzuten ziren.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 203. orr.

Sekula ikusi gabea genuen kaio erraldoiren batek errun arrautza.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 52. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hegoaldeko bi uhartetxoak kaio-habiaz beterik daude.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 134. orr.

Kaio-arrautzak jaten beren heriotza naturalaren ordura arte.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 137. orr.

Kaleko lorontzi harrizko bat, kaio-zirinez zuritua.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 11. orr.

Kaio-kurrixkak entzunik, begiak jaso ditut.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 74. orr.

Kaio-saldo goseti baten kurrixkak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 34. orr.

Kaio saldo handia zebilen belen artean txirrioka.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 149. orr.

Nola kaio aldrak itsasontzien atzetik, halaxe haur eta neskek biolinaren doinura jarraitzen ziotela da Rua eroari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 96. orr.

Kaio-andana bat pasatu zen nire gainetik, gortzeko moduko zalaparta sortuz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 166. orr.

Kirolzalea eta kaio-ehiztaria izan zen Juan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 26. orr.

· Kaio zuri-urdinxka mordo bat itsasertzean, Iparralderantz militarki noratua.`  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 167. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kaio handi (3); kaio saldo (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus