Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezkerraldean bainua, dutxategiko lauzak horiturik eta lababoko kainua ur tanta jarioz, hoteltzainari konpon zezan deia sei aldiz eman bazion ere. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 15. orr.
Berrogei bat metrora, kainu txiki bat zegoen harritik ateratzen zena. Kainupean busti zuen burua. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 71. orr.
Hitzak bide egiten du leiho batetik bestera, uraren kainutik barrena, zaborretan gordea, eskura emana. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 273. orr.
1884. urtean hondakinak jasotzeko ontziak beharrezko zirela esan zien paristarrei, eta bi urte beranduago, kainu eta kainu-zuloen beharraz jabetuta, etxe eta kale guztietan jar zitzatela agindu zuen. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 138. orr.