Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kailutu, kailu(tu), kailutzen 1 da ad
Ote mordoen gainera jauzi egin, eta halare lasai; hartaxeraino kailutuak hankazpiak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 24. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Orpo ilun kailutu, orkatil bihurri, hankagaineko zain larritu gorriurdin, edo hazkazal zikin muturbeltz oker haiei begira. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 95. orr.
Errepide zaharretan su hartzen du hautsak gudarien oinazpi kailutuetan. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 134. orr.