Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Errabinoak nekazariak ikusi zituen, lau ertzeko kapelak, kaftan kolore-arreak, lihozko galtzak zeramatzatenak, hanka-hutsik batzuk, oinetan azpantarrak zituztela gehienak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 156. orr.
Kaftana eta juba jantzirik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 96. orr.
Bere soineko eta kaftanarekin dotore jantzirik, pauso luzeka abiatzen zen kalezuloko sarbidera. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.
Bazebiltzan han tatariarrak, mahuka laburreko kafetanez jantzirik eta buruan Pierrotenak bezalako ertz zabal-zabaleko txano punta-zorrotzak zeramatzatela. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 117. orr.
Haien buru zihoan gizona, bere gorpuzkera biribil antzekoarekin, bere aljuba eta kaftanean bildua zihoan, buruzut, bere begitarte beltzaxka eta tximino airekoa, ezker-eskuin mugituz. Bere kaftan zarpaila, bere litsekiko jantzia eta galtzak erantzi zituen, eta amak munduratu zuen bezala geratu zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 194. orr.
-Kaftana urratua duzula ikusi dut -esan zuen Taibelek-. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 28. orr.
Hurrengo goizeko lehen argiarekin, oinarri zarpail eta arre hartan piperrautsaren edo alheñaren gorritasuna itsatsiko ziren, katilu eta plateren horitasuna, babutxa eta kaftanen urdintasuna. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 222. orr.