Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kafeontzia bor-borka hasi zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 62. orr.
Sukaldera abiatu, kafeontzia su gainean paratu eta kajoiak miratu nituen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.
Hannak urez bete zuen kafeontzia. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 216. orr.
Mostradore azpitik kafeontzi elektriko bat atera, filtro berria ezarri, kafe koilarakada batzuez bete, ura gehitu, eta martxan jarri zuen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 139. orr.
Eta kafea beti prest, bero edukitzen duen kafeontzi elektriko batetik bi kikara bete zituen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 41. orr.
-Parisko estiloan prestatuko nizuke kafea, baina ez daukat kafeontzi metalikorik. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 57. orr.
Mahaitxo baten gainean kafeontzia eta kikarak utzi zituen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 107. orr.
Kafeontzian hondarrak besterik ez eta hautsontzian dozena erdi purutxo-mutxikin zeuden. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 94. orr.
Eztiz igurtzitako opil txiki batzuk zeuden platertxo baten jiran, eta lurrinetan zegoen portzelanazko kafeontzi bat eta kikara bat, biak lore urdinez dekoratuak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 116. orr.