Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kafe 1 iz kafe-landarearen fruituaren hazia, txigortzen denean kolore beltza hartzen duena. ik akeita. (multzokari gisa)

Meatokietako ustiakuntzaren ondoren, segituan, tropikoko laboreak etorri ziren, europarren kontsumorako denak: azukre-kainabera, kafea, kakaoa, geroago kotoia eta kautxua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Kafea ekoizten duen nekazari batek bitartekariak jarritako prezioan salduko du kafea.  Berria - Gaiak   2004-03-27

Kafea edo arroza saltzen. Ez al zegoen Amerikan, Asian edo Afrikan kafea egiteko lur egokirik?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 189. orr.

Kafe gogorra zen, eta senideren bat herrira itzultzen zenean, kiloka ekarri ohi zuen altxorra balitz bezala.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 17. orr.

Kafea ehotzen dut.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 68. orr.

Portugaldik kontrabandoan sartzen zuten kafe xigortua.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 17. orr.

Kafe xigortuaren usaina.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 115. orr.

Orain modan dago dendan erosten den kafe birrindua.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 46. orr.

Aski duzu koilarakadatxo bat kafe, lau bat kikara goxo egiteko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 48. orr.

Bitartean, zoaz kafe baten bila niretzat.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 12. orr.

Libra erdi kafe, 80 florin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 296. orr.

Katilukada baterako adina kafe.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 259. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kafe-soro gero eta zabalago eta emankorragoak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 189. orr.

Debekatua zegoen kafe-haziak Arabiatik kanpora eramatea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 188. orr.

Ur beroz betetako kikaretan ipini zuen kafe hautsa.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 122. orr.

Ontzi bat kafe-hauts, eta azukre-zorrotxoz betetako katilu bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 12. orr.

Egiptotik ekarritako hainbat kafe-zaku saltzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 188. orr.

Hirian ahaztutako kafe-paketea.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 68. orr.

Filtro berria ezarri, kafe koilarakada batzuez bete, ura gehitu.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 139. orr.

3 kafe ale txigortu eta ehoz egiten den edari beltz pizgarria.

-Kaferik?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 41. orr.

Egin kafe pixka bat, mesedez!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 109. orr.

Kafe egin berriaren usaina.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 149. orr.

Kafea eskaini zidan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 124. orr.

Kafe asko edateak bihotzekoa izateko arriskua handitzen duela iradoki dute. herria¬

Opil bat kafean bustitzen zuen bitartean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 175. orr.

Kafea basoetan zerbitzatzea.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 76. orr.

Margaretek prest zeukan gosaria, opilak gori-gori, kafe usaintsua katiluetan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 122. orr.

Zerbitzari bat sartu zen kafe lurruntsua zekarrela.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 50. orr.

Kafe sendo eta trinkoa prestatzen dute, alea xehe-xehe ehota.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 187. orr.

Gero, luzamendutan ibili gabe, eta, kafe txepel bat hartu bitartean, dena laburbildu diot.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 312. orr.

Kafe gehien edaten duen lurraldeen artean dago Suedia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 187. orr.

Adrianen amak termo batean ekarritako kafea edanez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 136. orr.

Amak kikara bat bete zion kafe egin berriaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 155. orr.

Mozkoteak zurrutada bat kafe edan zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 143. orr.

Ondoan, gopor bat bete kafe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 213. orr.

Pare bat kikara kafe hartu zuen purutxo bat erre bitartean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 237. orr.

Katilukada kafe bero ekarri dik mahaira.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 104. orr.

Horren ondotik, katilu bete kafe edan eta pipa erretzen zuen, Katilu bat kafe bero eta bi aspirina hartu zituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 368. orr.

Grapparekin bustitako kafearen lakartasuna eztarrian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 180. orr.

Kafe ustekoari eragiten ari zelarik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 243. orr.

Salda, piperrada, errakia, ardi gasna, pastiza, kafe ta ondoko.  Herria   2001-05-31

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kafe hurrupa bat edan zuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 94. orr.

Kafe-hondarrak mihian eta eztarrian.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 188. orr.

Adelak kafe kondarrak ematen dizkiolako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 219. orr.

-Kafe xorta bat hartuko duzu.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 115. orr.

Angiek kafe kikara utzi zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 97. orr.

Txapa elektriko batean kafe-eltzea berotzen jarri zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 15. orr.

ik kafeontzi.

Zilarrezko kafe-ontziteriaren aurrean eserita, azukreontzia eskuztatzen ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 256. orr.

Idazkaria sartu zen, erretilu batean kafe-tresneria zuelarik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 183. orr.

Bigarren kafe hartualdia prestatzea erabaki zuten.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 120. orr.

Kafe kolorea zuen edaria hartu zuten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 243. orr.

Galtzetako kafe-orban hau ez neukaan nik saihesterik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 373. orr.

Kafe-iragazki bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 260. orr.

Kafe-termoak, kanpin-sua.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 84. orr.

Kafe makina goiz osoan jo eta ke ibiltzeko gertu.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 17. orr.

Kafe-makina bat eta portzelanazko ontziteria agerian gelditu ziren.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 14. orr.

Piano musika entzuten zen kafe-tresnaren soinuarekin nahastua.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 149. orr.

Kafe garaian jendetxoa bildu zen gaztetxean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 49. orr.

5 kikara bete kafe.

-Kafe bat?  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 16. orr.

Kafe bat hartu bitartean lasai hitz egin genezake han.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 27. orr.

Kafe bana geneukan aurrean, artean ketan, atera berri.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 159. orr.

Kafe bana eskatu genuen, berriro ere.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 32. orr.

Kafe on azkar bat naski abiatu aitzin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 194. orr.

Kafe doble bat jarridazu, mesedez!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 59. orr.

Kafe bikoitza zeraman, berarentzat; tea esnearekin, Josebarentzat.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 179. orr.

Nik kafe expreso bat nahi dut.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 149. orr.

Hiru kafe huts.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 117. orr.

Kafe huts luze-luzea beharko duzu, azukre bakoa.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 54. orr.

Kafe ebaki bat eskatu zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 23. orr.

Indioilar haragizko sandwich bikoitzak eta kafe izoztuak zerbitzatu zizkigun.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 29. orr.

Tragoa eman dio kafe irlandarri.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 202. orr.

Makinako kafe bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 397. orr.

Kasinora joan ziren kafe bat edatera.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 196. orr.

Helduko gara etxera eta kafe bero bat prestatuko dizut.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 163. orr.

Kafe batek burua arintzen lagunduko zidalakoan irten naiz etxetik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 25. orr.

-Kopa bat ala kafea? -galdetu nion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 50. orr.

Arlote hari nork ematen zizkion kafeak eta whiskiak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 164. orr.

Klararenean hartutako kafea mikazten hasia zitzaidan urdail barnean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 393. orr.

Kobraizkiguzu kafeak eta porrak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 21. orr.

6 kafe etxea.

Kafe bat, eskuin, El Labrador izenekoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 36. orr.

Brasil kaleko kafe batean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 106. orr.

Habanan barnako frontoi, kafe, kasino eta kabaretetako gau epel-gozoetan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 133. orr.

Kafe bateko terrazan eseri ziren.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 99. orr.

Pariseko kafe gehienetan izaten diren upel-altxagailuetatik hartu zuen ideia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 16. orr.

Kafe batera joan nintzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 148. orr.

-Kafera joango naiz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 74. orr.

Ikasturte amaierako bidaiaz akordatzen zinen, Amsterdamgo kafe gorrian biok bakarrik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 126. orr.

Aldizkaria kafe-mahaiaren gainean utzita.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 82. orr.

Kafe-terraza batean jarririk.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 21. orr.

7 (hitz elkartuetan)

Nire interesak defendatzen ditut bai kafe-teatroan eta baita kalean ere.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 123. orr.

Zenbait gauetan, Andres kafe-kontzerturen batean sartzen zen, kantari eta dantzarientzako oholtza duten horietako batean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 51. orr.

· Piano-kafe batean hasi nuen karrera profesionala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 35. orr.

Village Voice aldizkarian aurkitu dut ziber-kafe baten helbidea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 18. orr.

8 kafe ale

Hobe duzu kafe aleak xehe-xehe egitea, morteiruz zanpatzea baino.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 47. orr.

Kafe aleak kontuz txigortu behar dira, su motelean, erre barik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 47. orr.

Titi puntak, kafe aleak bezalakoxe beltzak larruaren zurian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 54. orr.

Pertsiako arrozaren samurra; Arabiako kafe-ale lehorren kilikaria.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 141. orr.

9 kafe denda

Izan ere, Vienan kafe-etxeak bezala Marseillan kafe denda bat jarri baitzuten urte batzuk lehenago [...], Egiptotik ekarritako hainbat kafe-zaku saltzeko, eta harrera ezin hobea izan zuen ale haiekin egiten zen edabe beltzak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 188. orr.

10 kafe etxe (87 agerraldi, 13 liburu eta 2 artikulutan; orobat kafetxe 25 agerraldi 7 liburutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian kafe(-)etxe agertzen da) kafea eta beste edari batzuk zerbitzatzen eta hartzen diren etxea. ik kafetegi.

Horra hor Kirxa, kafe etxeko nagusia.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 47. orr.

Kafe etxeko nagusi luze, flakoxta eta goibela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 22. orr.

Kafe etxeko bezeroak pozarren zeuden.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 27. orr.

Edozein bulego edo kafe etxetan, edo agian nightclub batean topo egin nahi genuke harekin, elkarri aurpegira begiratu eta besarkatzeko.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 28. orr.

Senatik hurbil, rue des Lavandières-eko kafe-etxe txiki batean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 316. orr.

Ordutik aurrera kafe-etxeak literaturaren eta politikaren mundu txikiak izan ziren Vienan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 188. orr.

Joko baketsuak edota kafe etxean nargile erretzea nahiz karta jokoan aritzea, beste xederik ez zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 52. orr.

Iluntasunak hartu zuen kalezuloa eta soil-soilik kafe etxearen argiak osatzen zuen zoruan lauki bat.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 29. orr.

· Wilkes kapitainak kontatu digunez, bada han estaminet bat; pub antzeko kafe-etxetxo bat dela dio.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 125. orr.

11 kafe errota

Guk, orduan, azido sulfurikoa eta sosa urturik eltze esmaltatu batean, bisulfatoa lortzen genuen; gero, zoru gainean hozten utzi ondoren, kafe-errota batean ehotzen genuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.

· Bitartean, agurea berbetan hasi zait, hitzak alerik ale xehakatuz, kafe errotatxo baten erara.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 47. orr.

12 kafe konpleto zigarro purua eta kopa ere badituen kafea.

Portuetakoa inoiz ez duk izaten kafe konpletoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 223. orr.

13 kafe landare lurralde beroetako zuhaixka, jatorriz Etiopiakoa, bere fruituaren haziengatik lantzen dena (Coffea arabica, C. robusta etab.)

Debekatua zegoen kafe-haziak Arabiatik kanpora eramatea eta kafe-landareak atzerritarrei saltzea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 188. orr.

Kaldi izeneko ahuntzain bat ohartu zen animalien portaera bitxiaz kafe-landarearen aleak jan ondoren: ahuntzak neke-aztarna guztiak galdu eta pozik gainezka balira bezala hasten ziren salto eta brinko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 187. orr.

Kafe-landare bat edo beste aldatu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 190. orr.

14 kafe ontzi ik kafeontzi.
15 kafe ordu (orobat kafeordu) kafea hartzen den ordua.

Kafe ordua zen eta denak zeuden festan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 20. orr.

Argazkiak egiteko eta lekuaren jabearekin mintzatzeko probestu genuen kafeordua.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 31. orr.

Hormako extintoreari begira ematen zituen Marcosek kafe-orduak, aulkitik altxatu gabe. Kafe-ordua sinbolo erotikoa zela pentsatzen zuen Marcosek.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 110. orr.

16 kafe-teatro teatro lanak antzezten diren kafe etxea.

Caveamus, igitur, iuvenes dum sumus, kantatzen zuen nik pianoa jotzen nuen kafe-teatroko kantariak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 123. orr.

Nire interesak defendatzen ditut bai kafe-teatroan eta baita kalean ere.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 123. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bi kafe hartu (4); bilboko kafe antzokia (25); bilboko kafe antzokian (71); durangoko kafe antzokian (4)

kafe aleak (6); kafe antzoki (14); kafe antzoki gisa (9); kafe antzokia (41); kafe antzokiak (5); kafe antzokian (131); kafe antzokian ariko (8); kafe antzokian aurkeztuko (4); kafe antzokian egingo (6); kafe antzokian izango (6); kafe antzokian joko (6); kafe antzokiaren (5); kafe antzokiko (7); kafe antzokira (6); kafe bana (13); kafe bat eskatu (8); kafe bat hartu (13); kafe bat hartuko (5); kafe bat hartzeko (11); kafe bat hartzen (6); kafe bat hartzera (14); kafe batean (6); kafe baten inguruan (5); kafe baten itzulian (4); kafe beltza (4); kafe bero (9); kafe beroa (5); kafe egin berriaren (5); kafe eltzea (4); kafe eta ondoko (5); kafe eta ondokoa (4); kafe etxe (11); kafe etxea (7); kafe etxeak (4); kafe etxean (11); kafe etxearen (5); kafe etxeko (20); kafe etxera (8); kafe etxetik (11); kafe gehiago (7); kafe hartu (5); kafe hartzen (4); kafe hurrupa (4); kafe huts (8); kafe huts bat (4); kafe hutsa (9); kafe katilu (5); kafe katilua (4); kafe kikara (30); kafe kikarak (5); kafe kikarari (5); kafe landare (4); kafe makina (4); kafe makinaren (4); kafe on (10); kafe on bat (6); kafe ordua (5); kafe pixka (10); kafe pixka bat (10); kafe soroak (4); kafe xorta (4)

katilu bat kafe (4); kikara bat kafe (6); ondarroako kafe antzokian (4)

kafea edan (19); kafea edateko (4); kafea edaten (13); kafea egin (6); kafea egiteko (6); kafea egiten (5); kafea ekarri (5); kafea eskatu (11); kafea eta patxarana (5); kafea hartu (48); kafea hartuko (7); kafea hartzea (6); kafea hartzeko (17); kafea hartzen (36); kafea hartzen ari (10); kafea hartzera (32); kafea prestatu (9); kafea prestatzen (12); kafea zerbitzatu (9)

kafearen bila (4); kafearen zaporea (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus