Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zilar nitratozko soluzio baten tantatxo batekin ukitu nuen jalkina, eta agertuz joan zen kolore beltz-urdinak baieztatu zidan metala kadmioa zela, harako herensugearen hortzen ereile Kadmo haren seme urruna. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 262. orr.
Bazen elementu erraz-zintzorik, ezkutatzeko gauza ez zenik, hala nola burdina eta kobrea; beste batzuk, berriz, makur eta iheskor ziren, hala nola bismutoa eta kadmioa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.
Errausketatik sortutako metal astunek (merkurioak, kadmioak...) nerbio sistema zentralean kalte konponezinak ere eragiten dituztela gaineratu zuen. herria¬
Arauak kadmioa edo merkurioa dituzten pilak debekatuko ditu. Berria - Gaiak 2006-05-04
Pilen kutsadura gutxitzeko plana murriztuta onartu da Bruselan; kadmiozkoak ez dituzte debekatuko oraingoz, minbizia sortu arren. Berria - Gaiak 2004-12-21
Horretaz gain, zink, kadmio eta berun arrastoak ere aurki daitezke. Berria - Gaiak 2004-06-25
· Nikel-kadmiozko pilak erabat debekatzea proposatu zuen. Berria - Gaiak 2004-12-21