Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kadete (orobat kadet; Euskaltzaindiaren Hiztegian kadete agertzen da) 1 iz jaiotze hurrenkeran lehen sortuaren ondotik datorren pertsona.

Ondoko bakarra nintzen, anaia-ahizparik gabe, ez premurik, ez kadetik.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 34. orr.

2 Espainian eta espainiar Amerikan, akademia militar bateko ikaslea.

Rufin akademiara joan zen, eta 1830. urtean, 25 besterik ez zituela, Errusiaren aurka borrokatu zen, akademiako kadeteek bultzatutako altxamendu batean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 66. orr.

Euren buruak Peruko kadete legez aurkeztu ei zituzten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 70. orr.

3 (kiroletan) 15 eta 17 urte arteko jolakaria.

Kadeteak: Ibai Ropon (Zizurkil, 15 urte) eta Unai Legarreta (Urnieta, 16 urte).  Berria - Kirola   2004-04-03

Kadete, gazte eta nagusien mailako bina bikote aurkeztuko ditu talde bakoitzak.  Berria - Kirola   2006-01-08

Hiru mailatan lehiatuko dira: alebin, haur eta kadeteetan.  Berria - Kirola   2006-03-11

Xixtera haundian Kostakoak (xitoetan), BAC (tarroetan), Kostakoak (kadetetan) xapeldun.  Herria   2004-07-22

70 batel ariko dira infantil, kadete, gazte eta senior mailetan.  Berria - Kirola   2004-04-17

Kadete, gazte eta nagusi mailetan.  Berria - Kirola   2004-01-15

Kadete mailan abantaila dugula uste dut, gero jubeniletan kili-kolo gabiltza, eta nagusietan edozeinek irabaz dezakeela uste dut.  Berria - Kirola   2006-03-31

Infantil-kadete nesketan, Zumaia da faborito nagusia; haurrak mutiletan, Orio eta Pasai Donibane Koxtape; kadeteetan, Pasai Donibane Koxtape eta Zarautz; gazteetan, Trintxerpe; seniorretan, Pasai Donibane eta Orio.  Berria - Kirola   2004-04-02

Aratsaldean jokogarbian Kadet-gazteak eta junior-gazteak.  Herria   2005-08-04

Kadet gazteetan: Itsasuko Setoain-Ducassek irabazi Eskularikoeri 22-14.  Herria   2004-12-09

Gazte kadetetan baigorriarrak hor izanen ditugu beti.  Herria   2005-07-28

Kadeteen mailan Ojuel eta Grajalek 22 eta 6 irabazi zieten Aldai eta Osari.  Berria - Kirola   2004-02-25

Kadeteek 600 metroko proban arituko dira Zarautzen bertan.  Berria - Kirola   2004-07-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kadet gazteak (6); kadet gazteen (4); kadet gazteetan (10); kadet mailan (6)

kadete eta jubeniletan (3); kadete mailako (6); kadete mailakoak (3); kadete mailan (13)

kadeteen arteko (3); kadeteen mailako (3); kadeteen mailan (4)

gazte kadeten (3); kadeten finala (4)

gazte kadetetan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus