Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kabuxa iz Blennidae familiako arraina, itsasertzeko harkaitzetan bizi dena eta azal lindirgatsua duena (Blennius gattorugine etab.)
Deblauki, arrain txiki bat bezala sentitu nintzen, kabuxa bat besterik ez, balearen aurrean. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 172. orr.
Hura ez zen inola ere kabuxa batek balea menperatzeko modua. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 172. orr.