Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zerizan batek mundu-osokiaren batasun sistematiko handienarekin duen erlazioa pentsatzen dut nire kaburako. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 237. orr.
Nor bere kabutan bilduta, ez genuen ahorik zabaltzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 334. orr.
Beste urtebete hemen!, kexatzen nintzen neure kabutan, pilotu izatea baitzen nire ametsa. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 65. orr.
"Marrok ekarri du lehendik ere zoritxarrik, Ana", egin nuen neure kabutan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 225. orr.
Pentsamendu hauen eta antzekoen kabutan ari zela, ustekabean, zaldizko lapur-saldo batek inguratu zituen behizaina eta behi-taldea. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 167. orr.
· Han abiatu nintzen aldapan behera, [...] Angelori buruzko kontuak kabutan nerabiltzala. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 205. orr.
Nire kabutako irudikapen erotiko haiek. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 282. orr.
Hain nengoen kontzentraturik nire kabutako joan-etorrietan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 337. orr.
Ezagutuko ez banu, bere kabutako kalapita ardailatsuan buru-belarri datorrela usteko nuke. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 47. orr.
Suaren noizik behingo zapartak baino hots handiago batek atera ninduen neure kabutatik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 147. orr.
Umbertoren eskua sentitu nuen leuntasun handiz nire belaunburua sakatzen, eta neure kabutatik itzuli nintzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 289. orr.
Neure kabuz aritzen naiz, nolabait esateko. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 231. orr.
-Ez nau inork bidali, neure kabuz etorri naiz. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 90. orr.
Neure kabuz egin nahi nuen justizia, edo, areago, mendekua behar nuen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 203. orr.
Geroagokoak, berriz, neure kabuz dakizkit. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 58. orr.
Hik heuk heure kabuz zerbait ikasi izan bahu. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 22. orr.
Azkenaldi honetan, Cecily, gaizki ohitu zara zure kabuz pentsatzen. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 106. orr.
-Zeure kabuz galdetzen didazu hori ala besteek esan dizute hori nitaz? Elizen arteko biblia Jn 18,34
Amets basa batez, geure buruak mundu honetako kezka eta nahigabeetatik atera eta geure kabuz beste mundu bat sortzeko ametsaz, alegia. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 126. orr.
Bizirik atera ginen Ellesmoreko mendietatik, baina ez geure kabuz […] baizik eta Otawako txisteetan aipatzen zen polizia bikoteari esker. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 172. orr.
-Biotako bat ez duk bere kabuz irtengo hemendik. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 107. orr.
Ez dezaket erran bere kabuz edo Katalinak erregututa jokatu zuen Erreginaren idazkariak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 183. orr.
Eta ez atzean duen boterearengatik, berorren kabuz baizik. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 56. orr.
Gizakiaren duintasuna arrazoibidez jokatzean eta bere kabuz erabakitzean baitatza. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 159. orr.
Behin erorita, bere kabuz jaikitzeko gauza ez zenez, […]. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 177. orr.
Nork bere kabuz tiro egin beharko dio. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 190. orr.
Baliagarria izango zaie ohar hau jakintsuei, nik ulertzen ez dudana beren kabuz aurkitzeko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 375. orr.
Agian, erregeek haiengandik hartu zuten usadio hori, agian beren kabuz asmatu zuten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 310. orr.
Antxina egurrak euren kabuz etorri oi ziran baso ta oianetatik etxeetara. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 35. orr.
Askotan neure kabuzko burutazioek itsutu egiten naute. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 60. orr.
Gorroto dut arte sinbolikoa, irudikapenak bere kabuzko mugida oro galdu eta makina, alegoria bilakatzen dena. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 147. orr.
Liburuok -jakina- talentu berezko baten eta ikuskera bere kabuzko eta berezi-bakan baten fruitu ziren. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 170. orr.
bere kabuz agertu (3); bere kabuz argitaratu (3); bere kabuz ari (5); bere kabuz atera (5); bere kabuz ateratzea (3); bere kabuz aurkeztu (3); bere kabuz baloratu (3); bere kabuz egin (11); bere kabuz egingo (3); bere kabuz egiteko (3); bere kabuz egiten (9); bere kabuz eman (3); bere kabuz erabaki (16); bere kabuz hartu (3); bere kabuz hartutako (3); bere kabuz hartzen (3); bere kabuz ikasi (4); bere kabuz joan (9); bere kabuz jokatzeko (3); bere kabuz lanean (3); bere kabuz lortu (5); bere kabuz mugitzen (3); bere kabuz pentsatzen (3); bere kabuz sortu (3); bere kabuz sortzen (3); bere kabuz utzi (3)
beren kabuz atera (3); beren kabuz bizi (3); beren kabuz bizitzera (4); beren kabuz joan (5)
euren kabuz bizi (3); euren kabuz egiten (5); euren kabuz lortu (3)
nor bere kabuz (4); norberak bere kabuz (4); nork bere kabuz (7)