Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez dagoela umea hil zaion amaren eramankizuna, pairamena eta kabitu-ezina bezalakorik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 50. orr.
Arian-arian loak errenditzen nau, baina garai bateko kabitu ezina sentitu gabe. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 160. orr.
Hitzek, hitz bizi sarkor batzuek, bere lana ongi egiten asmatzen dutenean, teologoak eta teleologoak kabitu-ezin batek menderatzen ditu, eta ikara batean galdegiten dizute: [...].Gertuko pertsona baten gaitzek eta kabitu-ezinek arima hautsien mediku edo psikiatra baten aurrean jarri naute bizian aurreneko aldiz. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.
Ideia eta laineza soil horrexek ponitzen gaituela, horixe dela kasik gure kabitu-ezinen ustezko sendagarrien printzipio aktibo bakarra. Zer moduz bularreko kabituezin hori, Hester Prynne? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 27. orr.
Tabernaren xehetasunetan entretenitu nahi izan nuen gero eta kabitu ezin izutuagoa. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 214. orr.
Gaur dirua ("benetako" dirua, diru handi edo gizena) sare informatikoan, kabitu ezin abiadan, jo batera eta jo bestera dabiltzan numero elektronikoen kendu-emana da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 184. orr.