Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zituen tabernazuloak eta kabaretak maite, are gutxiago Bilbokoak. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 44. orr.
Kabaretean afaldu nuen; ikuskizuna ikustera joan nintzen, eta etxerako bidea hartu nuen gero. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 180. orr.
Buenos Airesko kabaret zaharretan girotutako ikuskizuna. Berria - Kultura 2004-01-02
Goazen kabareten batera eta egin dezagun dantzan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 125. orr.
Habanako Marianao itsasertzeko ingurune dotorean zegoen Pennsylvania kabaretean jo zuen soinu handia 1950-54 bitartean musikari profesional moduan. Parisa iritsi garenean kabaret literario batek hartu gaitu. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 17. orr.
Grosrouvre eta bera kabareteko errusiar neska kantari batez maitemindu ziren; Tania zuen izena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 280. orr.
Le Parisien izeneko areto batean turistentzako nazioarteko kabaret ikuskizun bat ikusi nuen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 198. orr.
Larunbat gauetako bere kabaret-ekitaldietan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 262. orr.
Baziren jazza egiten zutenak eta baziren kabaret-musika egiten zutenak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 265. orr.
Bluesera edota kabaret doinuetara gerturatzen diren kantuak. Berria - Kultura 2004-10-22
Garaziko Ikastola eta Garazikus elkartea berriz ere elgarretaratzen dira kabaret gaualdi (edariak eta bixkotxak) goxo baten antolatzeko. Herria 2005-03-17
Bertso-kabaret ikuskizuna aurkeztuko dute Enbeitak, Ibarrak eta Pereak. Berria - Kultura 2006-04-05
Theatre du Nord delakoan, bertako talde iraunkorrak literatur kabareta antzeztu zigun talentu handiz. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 97. orr.