Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kabala2 (orobat kabalah) 1 iz juduen artean, Idazki Sakratua azaltzen zuen ahozko tradizioa.

Ez al du ba kabalak esaten hitz santuak esanez sortu zuela Jainkoak mundua?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 62. orr.

Kabalaren arabera, paradisuko arima guztiek maitasuna egiten dute.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 11. orr.

Kabalaren arabera, arrazoia ez da aski Jainkoaren eta kreazioaren misterioak ulertzeko, eta, hala, Kabalak bitarteko esoterikoak, errebelazioa eta Idatzi Santuen interpretazioa ere erabiltzen ditu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 222. orr.

Kabalarentzat, letra horrek En Soph delakoa adierazten du, dibinitate mugagabe, puru-purua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 173. orr.

Zazpi urtez munduko lau hegaletan ibilia zen, mistizismoa, Kabalah eta jakintza ezkutuak ikasten: Egipton, Thailandian, Indian...  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 57. orr.

Eskaintzaren eta eskaeraren legea Kabala juduaren arabera interpretatzen saiatzen zen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 97. orr.

2 kabalak egin aieruka aritu.

Olatzek ez zuen sator itxurarik, horretaz kabalak egitea ez zen zaila.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 78. orr.

Hasierako berri-mina eta murmurioa kalaka bilakatu zen, jendeak erreparorik gabe eta ozen egiten baitzituen ekarpenak, galderak eta kabalak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus