Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jariaketa (corpusean ez dago; ETCn 289 agerraldi) iz jariatzea.

Dena den, oraindik ez dago argi neuronen aktibazioa eta gai kimikoen jariaketak nola bilakatzen diren pentsamendu edo sentsazio. ETC-literatura, saiakera   Neanderthal kantariak, Steven Mithen (Iraia Yetano), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Hala badira jariaketa sisteman kan pojarioketa guruinak erdizka (area, listu guruinak, izerdi guruintxoak eta negar guruintxoak sexu gonadak barnejarioketan (area, behazun xixkua, giltzurrun gainekoak, hipofisia, sexu gonadak tiroidea). ETC-literatura, saiakera   Biziaren hiztegiaz, Txomin Peillen, Euskaltzaindia, 2008

Antropologia naturalak susmatzen duenez, argiaren intentsitate berriak serotonina eta dopaminaren isuri handiagoa eragiten du, gorputzei atsegintasun sentsazio eta euforia ezti bat sumaraziz; samurtasun sexual bat ere bai menturaz, hormona jariaketa gehituak suspertua. ETC-literatura, saiakera   Azken egunak Gandiagarekin, Joxe Azurmendi, Elkar, 2009

Batetik endorfinen teorien arabera, ikusi da ariketa fisikoa egitean endorfinen jariaketa areagotu egiten dela, eta opiazeon antzeko lana burutzen dutela sustantzia hauek, ondorioz egoera emozionala eta animikoa nabarmen hobetuz. ETC-prentsa   Berria, 2003-11-20

Goragaleak, gorakoak (ez beti), aharrausia, zurbiltasuna, izerdi hotza, inurridura eskuetan, logalea, gehiegizko listu jariaketa eta gose sentsazioa (batzuetan apetitu galera ager daitekeen arren) dira sintoma nagusiak. ETC-prentsa   Berria, 2006-11-14

Halaber, minarekin lotuak dauden hormonen jariaketa inhibitzen, hezurraren sorkuntza bultzatzen eta orno-muineko kanaletik kanpora atera den disko zatia desagerrarazten laguntzen du. ETC-prentsa   Berria, 2007-02-06

Giltzurrunak funtzio asko betetzen ditu: depurazioa edo arazketa, erregulazioa, hormonen jariaketa, etab. ETC-prentsa   Berria, 2007-03-20

Azido hori liseriketa pisutsuak dituzten pertsonentzat lagungarri izan daiteke, urin gastrikoen jariaketa eragiten duelako. ETC-prentsa   Berria, 2009-04-28

Bestalde, Danimarkako zientzialari talde batek egindako ikerketa batean iradokitzen da ADH edo hormona antidiuretikoaren gaueko jariaketaren urritasunaren ondorioz ager daitekeela enuresia. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-05-12

Pubertaroarekin batera, sebo jariaketa gehitu egiten da eta guruin dentsitaterik handieneko zonetan puntu beltzak agertzen dira, aurpegian batez ere. ETC-prentsa   Argia, 2006-09-03

Urdaileko mukosaren lakar bat da, azidoen gehiegizko jariaketak eragina. ETC-prentsa   Berria, 2012-01-03

Entzimen jariaketa liseri-guruinetan gertatzen da (hepatopankrea, gibela, pankrea). ETC-zientzia, zuzenbidea   Zoologia orokorra, Ana I. Puente, Kepa Altonaga, UEU, 2005

Edozein elikagaik, behin ahoratu ondoren, murtxikatzea, listu-jariaketa eta irenstea jasan behar ditu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen , UEU, 2007

7 Zer jariaketa motatan bihurtzen da zelularen zati apikala jariatze-produktu? ETC-zientzia, zuzenbidea   Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008

Hala, hormona pituitarioaren jariaketa eta, finean, obulazioa, berriz gertatzea eragozten du. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

Izan ere, giltzurrun bereziak dituzte itsasoko zenbait arrainek, glomerulurik gabeko giltzurrunak baitira eta gernua gatzen jariaketa aktiboz sortzen baitute. ETC-zientzia, zuzenbidea   Animalien aferak, J.I. Pérez Iglesias / M.B. Urrutia, EHU, 2011

Egunean zehar guruin pinealak kopuru aldakorretan jariatzen du; ilunpean jariaketa handiagoa da, eta urriagoa argipean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikuntzaren biologia, Garbiñe Pedroso / Inhar Agirrezabal, UEU, 2014

Muskulatura lisoaren espasmoak eta zenbait guruinen jariaketa murrizten ditu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Botikak bide parenteraletik emateko gida praktikoa, Sendoa Ballesteros / Irrintzi Fernandez, EHU/UPV, 2017

Egunean zehar, jariaketa basala dago, eta jaten dugun bakoitzean handitzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Erizainentzako farmakologia klinikoa, Laura Saenz del Burgo / Argia Acarregui, EHU/UPV, 2017

Jariaketa epitelioaren polo apikaletik egiten da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologiari buruzko eskuliburua odontologiako ikasleentzat, Francisco Jose Saez / Iker Badiola, EHU/UPV, 2018

Matrizea degradatzen duten entzimen jariaketa gehienbat inbadopodioetan gertatzen denez, zelula-inguruneko jarduera proteolitikoa eraentzen duten egiturak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Jose Ramon Etxebarria irakaslearen omenez, Askoren artean, UEU, 2018

Neurexina eta neuroliginaren arteko loturak neurona presinaptikoetan neurotransmisoreen jariaketa eragiten du sinapsi axo-dendritikoetan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2019. Osasun zientziak, Askoren artean, UEU, 2019

Erantzun gisa basopresina hormonaren jariaketa egiten da odol presio hori berreskuratzeko. ETC-entziklopedia   Atrio (bihotza) , Wikipedia

Erantzun baldintzatugabea txakurraren listu-jariaketa zen. ETC-entziklopedia   Baldintzapen klasiko, Wikipedia

Bulto bat bularrean, titien formaren aldaketa, bertako azalaren sakonunea, titiburuen jariaketa ez normala, azaleko orban gorriak... bularreko minbiziaren adierazleak izan daitezke. ETC-entziklopedia   Bularreko minbizi, Wikipedia

Bere funtzioak elikagaien garraioa, digestio urinen jariaketa, elikagarrien xurgapena eta hondakin produktuak kanporatzea dira. ETC-entziklopedia   Digestio-aparatu, Wikipedia

Biologian, jariatzea edo jariaketa zelula zelulek edonolako substantziak (hormonak, proteinak, mukiak) kanporatzeari eta horren ondorioari deritzo. ETC-entziklopedia   Jariatze, Wikipedia

Honen funtzioak glukogenolisia eta hipergluzemia induzitzea, heste-mugimenduen erregulazioa eta hesteko epitelio zilindrikoaren elektrolito eta ur jariaketa kontrolatzea dira. ETC-entziklopedia   Pankrea, Wikipedia

Ondoren, entzima gastrikoen jariaketa gutxitzen denez tripsina edo prankreozimina bezalako entzimen aktibitatea hobetu egiten da, eta protoien ponparen inhibitzaileak eta histaminaren H2 aren blokeatzaileak ematen zaizkio pazienteari. ETC-entziklopedia   Pankreatitis, Wikipedia

Beste neurona batzuek entzimen jariaketa kontrolatzen dute. ETC-entziklopedia   Urdail, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus