Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hagitz zorrotza zen bere juzguetan eta mundu guztia ergeltzat hartzen zuen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 9. orr.
Hain zuzena eta orekatua da bere juzku eta epaietan! Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 231. orr.
Bere juzgu eta iritzi politikoak. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 260. orr.
"Indiferenteok ere nazkagarriak gara", esan liteke agian Célineren juzgua osatuz. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 203. orr.
Inoiz ez nion horrelako juzku zorrotzik aditu Josefina bere lagun bihotzekoaz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 138. orr.
Europako kulturetan turkoei buruz dauden topiko, aurreiritzi eta juzkuen azterketa bat egiten ari da. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 200. orr.
Baina okertu egiten zen juzguan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 79. orr.
Nire juzgua berez bezala zetorren justizia normal, objektibotik, ohiko justiziatik. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 103. orr.
Lege horren izenean modutzen nuen nik nire juzgua, nire herio epaia. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 104. orr.
Ongi ateratzen direnak nolabaiteko Jainko-juzgu ezin erantzunekotzat hartzen dira. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 87. orr.
Kantek sentiberatasunaren eta adimenaren artean egin zuen bereizkuntzak "gustu-juzguaren" azterketari garrantzi handiko lekua emateko aukera eskaini zuen. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 282. orr.
Herriko musika-elkarteak bidalitakoa izango zela egin zuen juzgu, diru-laguntzaren bat eskatzeko bide bezala edo. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 23. orr.
Ez du juzgurik egiten, ez du epai moralik ematen; bizitzari ebatsitako txaplatak jartzen dizkigu begien aurrean, irakurleak adabaki horiek josi eta nork bere ondorioak atera ditzan. Berria - Kultura 2004-06-12
· Gogor zentzatu zuen behartsu batez juzgu gaiztoa egin zuen anaia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 662. orr.
-Ez ezazu juzku txarrik egin, bere funtsa baitu horrek. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 108. orr.
Gau hartan, bentako nagusia eta maiorala ohe alboan azaldu zitzaizkidanean, juzgurik txarrena egin nuen, ukuiluko lanetik bota egingo nindutela pentsatu nuen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 159. orr.
Soraberrik, arrazoi osoz, ez egiteko sekula juzgu arin eta ausartegirik gomendatu zion bere adiskide Tellagorriri. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 54. orr.
Ijitoen juzgu egiten zuen, norbait jipoitu nahi balu bezala makulua altxatuz. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 154. orr.
Dendetan txilina joz jolasean ibili ohi zen haur talderen baten juzgu egin eta barrurako bidea hartu zuen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 188. orr.
Musikari buruzko gure iritzi eta aurre-juzkuak. Berria - Kultura 2006-01-17
Anitzetan, aurre-juzkuz beteta dago gure sistema literarioa. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 160. orr.
Jeronimok ere bizitza arauzkoaren itxura egin behar izan du, eta aurre-juzku bat gizendu, bere intimitatea gordetzeko. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 29. orr.