Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

justifikazio (orobat justifikazino g.er.) 1 iz justifikatzea.

Inbasioaren justifikazioa a posteriori etorri dela eman zuen aditzera Londresko diplomaziaren arduradunak.  Berria - Mundua   2004-01-27

Hiri hartan ikusten nuen guztia iruditzen zitzaidan nire buruaren justifikazioa zela, nire konbikzioen, nire lehenagoko egintzen eta nire Luteziaganako amodioaren justifikazioa.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 126. orr.

Ahoskera-gertakizunen zio edo justifikazioa alderdi fonetikoan kokatzean edo, gutxienez, horrekin lotzean datza naturaltasuna.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 113. orr.

Gizarte honek zapaldu egiten baitzuen eskulan merkea ziurtatzera zuzentzen ez zen jarduera sexual oro, eta erlijioaren beharra baitzuen zapalketa sexualari lege-estalkia eta justifikazioa emateko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 15. orr.

Arauak ezagutzea, justifikazioak egiaztatzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 32. orr.

Esperientzia ez da justifikazioaren funtsezko aldea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 109. orr.

Zientziaren Filosofian justifikazioaren arazoa legeen eta teorien justifikazioaren arazoa da  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Desberdintasunaren nolabaiteko justifikazio ekonomikoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 277. orr.

Halako armak deusezteko asmoa izan zen Irak inbaditzeko AEBek eta Erresuma Batuak erabili zuten justifikazio nagusia.  Berria - Mundua   2004-01-31

Sen onaren arabera lotura sinple eta begi-bistakoa denak, justifikazio logiko sendoa behar du epistemologoaren ikuspegitik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 107. orr.

Ba al dago argudio induktiboen justifikazio fundamentista logikorik?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.

Horren arabera, justifikazio "erabatekoa" behar da proposizioak, egiazko izateko, probabilitate handia izan dezan, baina ez hain "erabatekoa" haren egia bermatzeko moduan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 107. orr.

Lehiakortasunaren diskurtsoa, Krugmanek zorrotz dioen bezala, "neurri jakin batzuk hartzeko edo hartu beharra saihesteko justifikazio egoki bilakatu da".  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 90. orr.

Ikasi nuen naski urrikalmendua, konpasioa eta berdin ohargabean pentsatu sentimentu hori dela sufrimenduaren justifikazio bakarra.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 65. orr.

Usteen benetako justifikazioak ezin gaitu erregresiora eraman.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 118. orr.

Ba al dago portaera induktiborako justifikazio razionalik?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.

Bi dira aprioriko justifikazioa aztertu duten filosofia nagusiak: neurrizko enpirismoa eta razionalismoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 110. orr.

Inolako justifikaziorik gabe.  Berria - Kultura   2006-04-06

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zorroztasun erregulatzaile hau, ordea, termino epistemologiko hutsetan [...] formulatutako justifikazio-testuinguru instituzional baten gain ezarri da.  Berria - Gaiak   2006-02-23

Bere "justifikazio-idatzi"-tik eta prozesu-agirietatik dakigu Eckhartek bere Kontsolamenduaren liburua [...] Hungariako Agnes erreginarentzat konposatu zuela.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 7. orr.

Egon badaude munduak logikoki kontsistenteak diren usteek sortuak, baina justifikazio-kasuak ez direnak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 119. orr.

Zientziaren justifikazio-auzigunearen arazoak aztertzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 156. orr.

Balorazio-eremua zabalagoa da: premisak, justifikazio-estrategiak, etab. hartu beharko lituzke bere baitan (nola esan, baiezta, onar, froga dezakegu X? zenbateraino da zuzena Y?).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 355. orr.

Nobelagileek ez dute inolako justifikazio beharrik.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 135. orr.

Alabaina, existitzen al da justifikazio-mota hori?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 110. orr.

"Ailegatzen ari gara", esan zuen erizainak justifikazio kutsuz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 342. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bizi hatsa nahi dute, bizi bulkada bat, bizi justifikazio bat.  Berria - Kultura   2006-04-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aprioriko justifikazioa (7); inolako justifikaziorik gabe (5); inongo justifikaziorik gabe (3); justifikazio bakarra (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus