Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

justifikatu, justifika, justifikatzen 1 du ad zuritu, zurikatu; zuzenetsi.

Indartsuenaren legea justifikatzen denean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 40. orr.

Handik lehenbailehen alde egin beharra justifikatuko zukeen esaldi baten bila.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 209. orr.

Nola justifikatuko du bakoitzak, moralki, erabaki hori?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 206. orr.

Ez ote du Bossuetek ere jadanik botere bilakatua zen erregearen indarra a posteriori justifikatu?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 79. orr.

Gurari barregarriak ez zeudelarik ez merituz justifikatuak, ez indarrez babestuak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 224. orr.

Deliberamendu absolutu horrek zailtasun eta doloreak oro justifikatzen zizkidan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 87. orr.

Giza eskubideak ezin dira urratu eta, beraz, ez dago genero indarkeria justifikatzeko arrazoirik.  Berria - Gaiak   2004-03-06

Bertuteen arabera, ez torturatzea justifikatu behar badugu, bizitza bertutetsuari horrelako ekintza batek eragin diezaiokeen kaltea justifikatu beharko dugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 206. orr.

Bortxa praktikatu eta justifikatu, historiari begiratzen badiozu, balio absolutuekin eta balio erlatiboekin berdintsu egin daiteke, dirudienez.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 16. orr.

Erasoa justifikatua dagoela.  Berria - Mundua   2004-04-08

Proiektu asko ingurumenaren ikuspegitik ezin dira justifikatu.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

Argudio horiek itxuraz ongi garaturik daude, baina justifikatu gabeko extrapolazio batean oinarritzen dira.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 17. orr.

Kontrako tesia justifikatzen saiatuko naiz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 7. orr.

Indukzioa justifikatu ahal izateko soilik bi aukera ditugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 108. orr.

Proposizio bat a priori dago justifikatuta haren predikatu-kontzeptua subjektu-kontzeptuaren barne dagoenean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 110. orr.

Zubererako u > y ordezkatzea zatitu egin behar da fonetikoki justifikatuko badugu.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 121. orr.

Justifikatu gabeko balio-judizioak ahal bezala ekidin behar dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 355. orr.

2 (neure, bere… burua)

Nitaz den bezanbatean, ez dut neure burua bertzeena baino gehiago justifikatuko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 110. orr.

Neure burua justifikatu beharrez.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 232. orr.

Nahiago zenuen bele izan, zeure burua justifikatzeko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 114. orr.

Baina liberatua zenetik asko zaintzen zuen itxura, goiko aginduak dituk, justifikatzen zuen bere burua.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

Hainbatek adierazia dute nekaturik daudela beren burua etengabe justifikatu behar horretaz.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

• 3 da ad

-Saiatu naiz, baina ez dut terminal berririk lortzerik izan -justifikatu zen Dianne-.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 148. orr.

Fisikak guztiok harrapatu gintuen moduan -justifikatu zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 203. orr.

4 (testu inprimatuak)

Paragrafoak: luzeegiak izatea ez da ez praktikoa ezta itxurosoa ere, ideia zuzen eta zehatz aurkeztea komeni baita. a. paragrafo guztiak justifikatu b. izenburuaren hurrengo paragrafoa ez justifikatu c. lerro artean tarte eta erdi utzi d. paragrafotik paragrafora bi tarte utzi.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 370. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Denborarekin, gutxiespen justifikatu hori bikoiztu egin zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 49. orr.

Hamasen gobernuak, aldiz, palestinarren kontrako erasoen aurrean izandako «eraso justifikatua» iritzi dio Tel Aviveko atentatuari.  Berria - Mundua   2006-04-19

6 ezin justifikatuzko

Baina garbi dago ezin justifikatuzkoa izango litzatekeela animali edo landare-organismoentzat saihestezinak izan litezkeen eboluzio-arauak zibilizazio-prozesuan dauden gizarteak bezain desberdinak diren "espezimenentzat" ere nahitaez aplikagarriak izan behar dutela uste izatea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 354. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus